GLOBAL LEHIAN 2017: 5.520.000 euro ETE-en internazionalizazioa bultzatzeko (Gobernu Bilera 2017-02-21)

logoconsejo.jpg

2017.eko otsailak 21

Eusko Jaurlaritzak ekitaldi honetarako GLOBAL LEHIAN Programarako 5.520.000€ ematea onetsi du gaur, ETE indibidualak eta kooperaziozkoak internazionalizatzen laguntzeko. Era horretan, enpresei laguntzeko behar diren mekanismoak ahalbidetzen dira, Enpresen Internazionalizazio Planean jasotako finantzaketa-iturriak eskainiz.

Euskal ekonomiaren internazionalizazioa areagotzeko behar diren baldintzak sortzea lehentasunezko helburua da gure Gobernuarentzat eta gure enpresentzat. Hala, GLOBAL LEHIAN Programak lagundu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dauden enpresak kanpoan lehiakorragoak izaten. Programa honek enpresen nazioarteko jardunaren kontsolidazioa eta inplantazioa bultzatzen du, baterako sustapenean, kontsolidazioan eta kanpoko inplantazioan lagunduz.   

Laguntza hauek mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), indibidualek nahiz kooperaziozkoek, jaso ahal izango dituzte, betiere Euskadin ezarrita badaude eta jadanik internazionalizazio plan bat badute.

Laguntza hau eskatzen duten entitateek eta enpresek eskaera normalizatu bat bete behar izango dute formatu elektronikoan, urteko deialdiari dagokion ereduaren arabera.