Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gipuzkoak eta Bizkaiak OSOA programaren eremuko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen epea ireki dute

Argitalpen-data: 

Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2018ko deialdiak argitaratu dituzte. Biak OSOA, Euskadiko Landa Garapenaren Programako 4.1 eta 6.1 neurrietan aurreikusita daude.

Finantzaketa

4.1 neurriko nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko deialdirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak Gipuzkoan 2.750.000 eurokoak dira eta Bizkaian 1.958.000 eurokoak, horietatik % 53a FEADER Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez finantziatzen da. Laguntza hauen xedea da nekazaritza ustiategietan inbertsioak egitea.

6.1 neurriko nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2018ko deialdiak Gipuzkoan 840.000 euroko zenbatekoa du eta Bizkaian 900.000 eurokoa, %80a FEADER Europako Funtsa finantziatuta. Neurri hau GAZTENEK Programaren barnean kokatzen da. Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundien arteko kolaborazioarekin diseinatutako programa honek Nekazari Gazteentzako Plana garatzen du, euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzeko eta mantentzeko. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 41 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, ustiategiak martxan jartzeko laguntzak ematea.

Eskabideak aurkezteko epea

Gipuzkoan eskaerak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 25a arte, osteguna, irekita egongo da.

Bizkaian eskaerak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 2ra arte, ostirala, irekita egongo da.

4.1 neurriaren deialdia Gipuzkoan

4.1 neurriaren deialdia Bizkaian

6.1 neurriaren deialdia Gipuzkoan

6.1 neurriaren deialdia Bizkaian