Argitalpen-data: 2017/02/16

GeoEuskaditik mundu mailako kartografia kontsultatu ahal izateko aukera

GeoEuskaditik mundu mailako kartografia kontsultatu ahal izateko aukera

Dagoeneko bistaratu ahal da mundu mailako kartografia, geoEuskaditik.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, Eusko Jaurlaritzako kartografia ofiziala (BTH5 eta Ortoargazkiak) bistaratzen da; hala ere, gainontzekoentzat, OpenStreetMap edo Esri moduko oinarri geruzak bistaratu ahal dira. Horiek lurreko azalera guztira zabaltzen dute bisorearen hedadura.

Konbinazio horien artean, honako hau bistaratu ahal da:

  • Oinarrizko kartografia. Eusko Jaurlaritzako BTH eta ESRI oinarri geruza.

  • Eusko Jaurlaritzako 2016ko ortoargazkia eta ESRI oinarri geruza.

  • Eusko Jaurlaritzako BTH eta OpenStreetMap oinarri geruza.

  • Atzealde grisa. Eusko Jaurlaritzako BTH eta Stamenek egindako OpenStreetMap oinarri geruza.