Argitalpen-data: 2017/01/16

Gazteen Euskal Behatokiak bere gazteei buruzko 111 adierazleak eguneratu ditu

Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteen Adierazleak. Euskadiko gazteen panoramika” (pdf, 1 Mb) ikerketaren edizio berria aurkezten du. Lan  honetan Behatokiak Euskadiko gazteen egoera hainbat ikuspuntutatik deskribatzen du: demografia, hezkuntza, lan merkatua, etxebizitza eta emantzipazioa, osasuna, aisia eta baloreak eta etorkizunari buruzko iritzi eta aurreikuspenak dira ikerketa honen baitan aztertzen diren gaiak.

Informazioa iturri estatistiko ofizialetatik eta Behatokiak bere ekimenez hainbat gairi buruz egiten dituen azterlanetatik dator. Adierazle kopuruak, aztertutako denboraldi serieak eta datuen desagregazioak honako bilduma hau oso erabilgarri bihurtzen dute.

Publikazio (pdf, 1 Mb) berri hau honako formatuetan aurkezten da:

  • Adierazleen laburpen taula. Bertan honako informazio hau eskuragarri dago: adierazle bakoitzaren azken datua; lurralde historiko eta sexuaren araberako desagregazioak.
  • Horrez gain Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen egoeraren diagnostiko txostenak eta, horrez gain, Euskadiko gazteen egoera laburbiltzen dituen laburpena ere dago.
  • Azkenik, on lineko datu-basera zuzenean jo dezakezu. Bertan, adierazleen eboluzioa aztertzen da 2000tik eta Espainia eta Europarekiko konparaketak ere aurkituko dituzu.

2015eko gazteen adierazleen laburpen taula

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!