Argitalpen-data: 2017/06/23

Badakizu nor joan zen Hesian taldearekin Araba euskaraz-era? eta sinatutako CDak norentzat izan diren?

Iker Bermeosolo Layuno eta bere lagunak joan ziren ekainaren 18an Hesianekoekin Araba Euskaraz jaira.

Eta CDak hauei egokitu zaizkie: Elixabet Pz De Nanclares Arregui, Ander Villalain Robredo, Aitor Garcia Fernandez, Unai De Los Santos García, Andoni Garcia Hermosel, Larraitz Larrarte Urdalleta, Javier Cabrera Corral, Sara López De Torre López De Torre, Ana Perez Gavilan eta Bidatz Bengoa Badiola.


Zer zozkatuko dugu?

1.- Hesian taldearekin egun bat pasatzea (ekainaren 18an, Araba Euskeraz-en) irabazlearentzat eta berarekin joan daitezkeen hiru lagunentzat (gehienez). Irabazleari Hesian-en kamiseta ere emango diogu eta taldeak sinatutako CDak guztiei.
Hesianekoekin pasatzeko egunaren zozketa Gazte-txarteldun berrien artean izango da: hau da, maiatzaren 12tik ekainaren 12a bitartean alta eman dutenen artean. Oraindik ez badaukazu Gazte-txartelik eska ezazu hemen.

2.- Gainera, Hesian-ek sinatutako 10 CD.
CD sinatuen zozketan edozein Gazte-txarteldunek har dezake parte.  Parte hartzeko modua: Bete zure datuekin FORMULARIO hau (azken eguna: ekainaren 12a).

Saria komunikatzeko

Emailla bidaliko diegu irabazlei eta euren izenak Gazte-txartelaren Zozketa eta lehiaketen atalean jarriko ditugu.   

Nola bideratu saria:

Lehenengo saria irabazten baduzu mezua jasoko duzu emaillean Hesianekoekin nola geratu azalduz, eta 24 ordu izango dituzu saria onartzeko. Emailla erantzun eta zure telefonoa bidaliz egin beharko zenuke hori. Gurekin harremanetan modu horretan jarri ezik edo espreski ezetza ematen badiozu sariari ez duzu izango erreklamatzeko eskubiderik eta aukeratutako ordezkoari eskeiniko diogu.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago