Argitalpen-data: 2017/05/05

Finantzaketa-lerroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileentzat (Zentro Teknologikoak eta Lankidetzako Ikerketa-zentroak)

Euskal Finantza Erakundea

Aurreko ekitaldietan zentro teknologikoetan nahiz lankidetzazko ikerketa-zentroetan antzemandako beharrek oraindik ere bere horretan dirautela ikusita, Finantzen Euskal Institutuak beharrezko jotzen du 2014an irekitako finantzaketa-mekanismoa finkatzea, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei behar beste bitarteko ematea aurrera egiten eta beren jardueraren ondoriozko finantza-beharrei laguntzeko, ikusita agenteok funtsezkoak direla Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera nahiz  garapen ekonomiko eta teknologikoetarako.

  

NORENTZAT:

1. Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera onartutako zentro teknologikoak eta lankidetzazko ikerketa-zentroak sartu ahal izango dira hemen zehaztutako finantzaketa-lerroan, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Onartuta egotea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile moduan, indarreko araudiaren arabera eta finantzaketa-lerro hau onetsi aurretik.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituenak egunean izatea.
  • Ez izatea zigor penalik edo administratiborik diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik , eta ez izatea legezko debekurik horretarako gaitasuna kentzen duenik.
  • Euskal Autonomia Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 39. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan ezarritako betebeharrak betetzea.

 

2.- Sartzeko betebeharra izango da: enpresa krisi-egoeran ez egotea Batzordearen 2014/C 249/01 Jakinarazpenean ezarritakoaren arabera (2004ko urriaren 1eko EEAO).

 

FINANTZATU DAITEZKEEN ERAGIKETAK:

Erakunde eskatzailearen jardun arruntaren ondorioz kapital zirkulatzailean dauden likidezia- eta finantzaketa-beharrak betetzea da lerro honen xede diren finantzaketa-eragiketen helburua.

Finantzaketa-eragiketek ezaugarri hauek izango dituzte:

1. Baliabidea: Mailegu amortizagarriaren poliza, Finantzen Euskal Institutuak onartua zentro teknologiko edo lankidetzazko ikerketa-zentro eskatzailearen alde.

2. Zenbatekoa: Finantzen Euskal Institutuak zehaztuko du zenbatekoa den onartuko mailegua. Horretarako, kontuan izango du zein den eskatzaileen eskaria eta haien ebaluazioa, eta zenbatekoa den lerroaren muga.

3. Epea: gehienez ere bi urtekoa izango da Finantzen Euskal Institutuarekin izenpetutako mailegu polizaren indarraldia.

4. Interes-tasa: Hamabi hilabeterako Euriborra gehi % 1,50eko marjina. Izatekotan, ongarritzeko interes-tasa txikiena %1,50eko izango da.

5. Komisioak: Ez da irekitze- eta ezeztatze-komisiorik eskatuko, ezta bestelakorik ere.

6. Bermeak: FEIk, berme pertsonalez eta proiektuko bermeak ez ezik, beste berme batzuk eskatu ahal izango dizkie onuradunei.

 

 

DOKUMENTAZIOA

Eskaera egin duten zentro teknologikoek edo lankidetzazko ikerketa-zentroek dokumentazio hau bete beharko dute:

a) Eskabidea, eranskineko F1 formularioan jasotako ereduaren arabera.

b) Enpresaren eratze-eskrituraren eta horren aldaketen fotokopia.

c) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

d) Onuradunaren estatutuak

e) Nola dauden osatuta gaur egun gobernu-organoak eta zer ordezkaritza duen kide bakoitzak

f) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.

g) Ahaldunaren NANa.

h) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela dioen ziurtagiria.

i) Enpresaren finantzaketa-beharren deskribapen-memoria.

j) Azken bi ekitaldien auditoria.

k) Galera eta irabazien aurreikuspen kontua.

l) Finantza-zorpetzea.

m) Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena (eranskineko F2 formularioa). Ikuskaritza-bisitan egiaztatu ahal izango dira eta honako hauek dira, hain zuzen ere:

  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n zegoen langile kopurua, hilabete horretako TC1aren arabera.
  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko fakturazio-zenbatekoa.
  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko urteko balantze orokorraren zenbatekoa.

n) Hala badagokio, adierazpen sinatu bat, jasotzen duena eskaera egiten duen erakundeko organo errektoreko kide publikoen (bazkide edo patronoen) partaidetza ez dela % 25 baino handiagoa.

 

AURKEZTEKO TOKIAK:

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
c/ Donostia-San Sebastian, 1
01010Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 019 104
Posta elektronikoa: a-beistegui@ivf-fei.eus; i-goicoecheabilbao@ivf-fei.eus

 

DIRU-KOPURUA:

Finantzek Euskal Institutuak emandako mailegu-poliza guztien kopurua hogei milioi eurora (20.000.000 €) iristean etengo dira finantzaketa-eragiketak.

 

INPRIMAKIAK:

Eskabidea (PDF, 50 KB)

Erantzukizunpeko Adierazpena (PDF, 45 KB)