Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar trenen zerbitzua indartuko du

euskotren.jpg

2017.eko abuztuak 10

Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 12tik 19ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira.

Tren berezien ezaugarriak honako hauek dira:

LASARTE ORIA-AMARA-HENDAIA:

Goizez zerbitzua ohikoa izango da eta arratsaldez 15 eta 30 minuturen artean maiztasunak ezarriko dira geldialdi-ordutegiaren eta ibilbideko tarteen arabera.

Su Artifizialez gozatzeko Amaratik Lasartera zerbitzua indartu egingo da zenbait trenekin (23:43tik goizaldera arte), Hendaiarantz (23:45etik goizaldera arte) eta Altzarantz (23:52tik goizaldera arte).

ZUMAIA-DONOSTIA:

Eguneko zerbitzua ohikoa izango da eta gau guztietan zehar, 12tik 19ra, trenak orduro ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileekin zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APP ofizialean.