Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2018rako eta 2019rako Hegalaburraren kuota mailarekin ez dira beharrezkoak diren baldintzak lortzen Estatuaren barruan kuotak banatzeko

2017.eko azaroak 26

  • Hegalaburraren kuota, %18 handitu da 2018rako, %10,4 2019rako eta %10,6 2020rako
  • AZTI euskal ikerkeketa zentroak gidatzen duen komunitate zientifikoak pisu handia izan du Harrapaeketen kontrolerako Arauan erabakietan

Azaroaren 14tik 22ra bitartean Atun Atlantiarraren Kontserbaziorako Batzordeak (ICCAT, ingelesezko sigletan) ohiko bilera egin du eta bertan egon da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bat, exekutibo autonomoaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendari Leandro Azkue buru zuela. Bileran erabaki da atunzuriaren (hegaluzea) arrantza kuota ehuneko 20 handitzea datozen hiru urteerako eta atungorriarena (hegalaburra) %18 handitzea 2018rako.

Eusko Jaurlaritzak datorren urtean kuota hauen igoera positiboki baloratu duen arren,  “errezelorekin hartzen ditugu hegaluzearen kuotako datuak, igoera ezin baita ziurtzat jo 2019 eta 2020rako; izan ere, berrikusi ahal izango da eta aldatu egin daiteke datorren urteko bileran erabakitzen diren banaketa gako berrien arabera”.

Laburbilduta, hau da Eusko Jaurlaritzaren jarrera hartu diren erabaki horien aurrean:

Atunzuria (hegaluzea): Eusko Jaurlaritzak azpimarratu nahi du lehenengo aldia dela ICCATren barruan Harrapaketen Kontrolerako Arauak erabakitzen direla arrantzaldia kudeatzeko mekanismo gisa, eta erabaki horretan pisu nabarmena eduki du AZTI euskal ikerkeketa zentroak gidatzen duen komunitate zientifikoak. Arrantzaldia antolatzeko neurri horiek egoera biologiko onean dagoen baliabide bati aplikatzeak, esaterako Hegaluzeari, ekarri du 33.600 tonako kuota bat ezartzea urteko, datorren hiru urteetarako (2018, 2019 eta 2020). Hau da, kuota %20 handitzea. Horrek esan nahi du Europar Batasunak 25.682 tonako kuota bat edukiko duela (aurten 21.551eko kuota zuen) eta ondorioz Espainiako Estatuak hasieran 16.034 tonako kuota edukiko du datozen hiru urteetako bakoitzerako.

Eusko Jaurlaritzak, sektorearekin batera, positibotzat jo du igoera hori, espeziea kontserbatzeko mugen barruan sartzen baita. Gainera, igoera horrekin aurreko bi kanpainetan arrantzaldia etetera behartu zuten kuota agorpenak saihestuko dira.

Halere, Eusko Jaurlaritzak kuota hori nabarmen murriztu behar dela argitu nahi izan du - “kontua da hurrengo bi urtetan Espainiako Estatuak 756 tona ordaindu beharko dituela izun moduan, 2016ko hegaluzearen kuota gainditu bait zen, ezin ulertuta Hegaluzearen kuota Frantziari eskualdatu zitzaionean”-.

Atungorria (hegalaburra): 2018rako, ICCATren kuota 28.200 tonakoa da. Tona kopuru horretatik, 5000 tona Espainiako Estatuak edukiko ditu. Euskal flota 905.208 kilo hegaluze arrantzatu ahal izango ditu, hau da, 2017an arrantzatutako 768.253 kilo arrainen aldean %18 inguru gehiago. 2019rako ICCATren kuota, berriz, 32.240 tonakoa da eta 2010ekoa 36.000 tonakoa. Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du datorren urterako igoera, baina zuhurtziaz egin ditu hurrengo bi urtetarako aurreikuspenak.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak uste du 2018rako eta 2019rako kuota mailarekin ez direla beharrezkoak diren baldintzak lortzen Estatuaren barruan kuotak banatzeko gakoak aldatu eta arrantzontzi berriak sartzeko edo beste Erkidego batzuetarako kuotak igotzeko; izan ere, ez da 6.000-6.500 tonako gutxieneko kopurura, hori izanik Ministerioak berak helburutzat markatutakoa estatu mailan Espainiako kuotaren banaketa berriari heldu ahal izateko.

Tunido tropikalak (atun moja, atun hegal-horia eta sabel marraduna): azkenean, ICCATren bileran ez da gomendio berririk erabaki espezie horien gainean, eta datorren urtean Kroazian egingo den bileran hartuko dira atunontzi izozkailuen euskal flotari eragingo dioten erabakiak, atun mojaren stockaren egoeraren arabera.