Eusko Jaurlaritzaren adierazpena ETAren armagabetzearen inguruan

2017.eko martxoak 17

ETAren amaierako armagabetzea epe motzean egitearen aukera ezagutzera eman du duela gutxi Frantziako komunikabide batek. Informazio honekin lotuta, ondorengo kontsiderazioak egin nahi ditut:

1. Aukera honen inguruko informazio zuzena eduki du Eusko Jaurlaritzak eta une bakoitzean zegokionari ETAren behin betiko armagabetze aldebakarra, atzeraezina, osoa eta legezkoa, gauzatze aldera eman beharko liratekeen urratsei buruzko bere balorazioa adierazi die.

2. Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz adierazi du gisa honetako prozesuetan seriotasun-bermerik onena diskrezioa babestea dela, ahal den guztia.

3. Eusko Jaurlaritzak sinesgarritasuna ematen dio amaierako armagabetzea epe motzean egiteko aukerari eta orain arte hori bultzatzen laguntzen ibili da, bere posibilitateen barruan.

4. Eusko Jaurlaritzak uste du baldintzak daudela ETAren amaierako armagabetzearen aukera hau aztertzeko. Ikuspegi honetatik, adi eta arreta jarrita egongo da bere eboluzioari begira. Eusko Jaurlaritzak bere esku dagoen guztia egingo du bere helmugara iritsi dadin, guztia bere esku ez dagoen arren.

5. Ikuspegi honetatik, dagokien instituzio eta erakunde guztiei, bereziki Espainiako eta Frantziako Gobernuei, heldutasuna eta komunikazio bide zuzenak eskatzen dizkie, komunikabidetatik aldenduta, eta geure gizartearentzat balio historikoa daukan helburua lortze aldera.