Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek Italian ezagutu dute "Inner Areas" lurralde mailako garapen estrategia berritzailea

roma.jpg

2017.eko azaroak 30

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Irma Basterra, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko beste ordezkari batzuekin lagunduta “Inner Areas” proiektua lehen eskutik ezagutzeko Italian izan dira. Italiako Gobernuak bultzatzen duen lurralde mailako garapen estrategia berritzailea da, zeinean bereziki kaltetutako landa inguruneko lurralde bat aukeratzen den, programa berezi bat ezartzeko; lurralde nazionalaren %60 hartzen du, eta 4.000 udalerri.

Azken helburua zona horietako egitura demografikoa indartzea izanik, programaren ezaugarriak dira maila askotako gobernantza baten ikuspegia duela (nazionala, erregionala, lokala), finantzatzen diren neurriek izaera integrala dutela (energia, nekazaritza, osasuna…), eta funts askok parte hartzen dutela (FEADER, FSE, FEDER eta funts nazionalak), estrategiaren garapenaren izaera parte hartzaileaz gain. Europar Batzordeak garapen eredu berritzailetzat jotzen du, eta Europako hainbat forotan aurkeztu da.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzan egoki irudi zaie estrategiaren aplikazioaren egoera bertatik bertara ezagutzea, landa eremuen esperientziak eta praktika onak trukatzeko elementu garrantzitsu gisa.

Euskadi oso presente dago Europako hainbat saretan landa ingurunearen alde egiten duen lanagatik, eta nabarmentzekoa da Euromontana Europako mendialdeen Sareko eta AREPO edo ERIAFF bezalako beste batzuetako egungo presidentea dela