Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Hondarribiako "kutxa entrega" egunean

2017.eko uztailak 26

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak; Hezkuntza sailburuak, Cristina Uriartek; Arrantza eta Nekazaritza sailburuordeak, Bittor Oroz-ek; Arrantza zuzendariak, Leandro Azkuek; eta Garraio Azpiegitura zuzendariak, Mikel Gurutzeagak, Santiago Eguneko ospakizuna dela eta, parte hartu dute Hondarribiko Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiako komitiban tokiko agintariekin batera.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Hondarribiko Kofradiako jardueraren akten irakurketaren lekuko izango dira eta arrantzaleen ordezkariak lagundu dituzte herriko ospakizun honetan.