Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Euskal Y-aren eraikuntzarako Estatuko Administrazio Orokorrarekin indarrean dagoen hitzarmenaren berritzea eta enkomenda eguneratzea (Gobernu Bilera 2017-11-28)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 28

 

Eusko Jaurlaritzak jarduketa gehiago hartuko ditu bere esku, Ezkioko geltokia, Astigarragako geralekua edo Bergara-Lezo tarteko larrialdi irteerak, besteak beste.
Ondoren, Ministro Kontseiluak 2 dokumentuak berretsi beharko ditu: hitzarmena eta enkomenda eguneratzeko agiriak.

Eusko Jaurlaritzak jarduketa gehiago hartuko ditu bere esku Euskal Yaren Bergara-Lezo tartean. Egiteko berriak Euskadiko Administrazio Orokorrari aginduko zaizkio, 2006ko apirilaren 24an, Estatuko Administrazio Orokorraren, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Administrador de Infraestructuras ferroviarias (ADIF) izenekoaren artean Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntzarako jarduketak agintzeko sinatu zen Lankidetza Hitzarmenean sartutako aldaketen bitartez. 

2006ko apirilaren 24an Lankidetza Hitzarmena sinatu zenean jaso ez ziren zenbait jarduketa jasoko dira orain: 

a)   Ezkioko Geltokiaren eraikuntza. Hasieran aurreikusitako kostua 4,10 M€-koa da (BEZ Barne), Ezkioko Geltokiaren Oinarrizko Proiektua kontuan izanik. 

b)   Astigarragako geralekuaren eraikuntza, ADIFek kudeatzen duen zabalera iberiarreko sarean. Hasieran aurreikusitako kostua 4,70 M€-koa da (BEZ Barne) 

c)    Jarduketa gehiago egikaritzea Bergara-Lezo tartean: 

    −  Larrialdietako irteerak tuneletan, Batzordearen 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 zenbakiko Europar Batasunaren Araudiarekin bat etorriz. Hasieran aurreikusitako kostua 14,18 M€-koa da (BEZ Barne). 

    −  Jarduketa gehigarriak: hegalak egonkortzea eta zeuden iturburuetan sortu diren eraginak lehengoratzea. Hasieran aurreikusitako kostua 1,72 M€-koa da (BEZ Barne). 

Hitzarmen berriaren helburua, 2006ko apirilaren 24an Euskadiko Trenbide Sare Berria eraikitzeko sinatu zen Hitzarmenaren bosgarren klausula eguneratzea da, Bergara eta Irun artean luzatzen den tartearen egikaritze kostuetan onetsi eta aurreikusi diren kontratu gorabehera guztiak jasoz. Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea ere hor barruan sartzen da. Azken tarte horren barruan dago trenbidea Donostiara sartzea, gaur egungo Iparraldeko geltokira, eta aipaturiko jarduketak hor gehituko dira: 

a)    Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartearen eraikuntza. Hasieran aurreikusitako kostua 356,60 M€-koa da (BEZ Barne), Euskadiko Trenbide Sare Berriaren Informazio Azterlan Osagarria, Astigarraga"Oiartzun"Lezo tartea, izenekoaren datuak kontuan izanik. 

b)    Donostiako Geltokiaren eraikuntza egungo Iparraldeko geltokian. Aurreikusiriko kostua 90 €-koa da (BEZ Barne).