Eusko Jaurlaritzak estatuko Administrazio orokorrarekin trenbidearen hegoaldeko saihesbidea gauzatzeko laster sinatuko duen hitzarmena onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-23)

logoconsejo.jpg

2017.eko maiatzak 23

Obra lanetarako aurrekontua 548,7 milioi eurokoa da (BEZ barne). Hauetatik, 464 M hitzarmenak aurreikusten dituen bi fase gauzatzeko izango da, Serantes-Olabeaga Tunelaren eta Barakaldo-Basauri zatiaren erredakziorako. Bi obrak Eusko Jaurlaritzak gauzatuko ditu. Beste 84,7 M euroak Adif-ek egingo duen superegiturarako izango dira

Obra honek trafikoz libratuko ditu aldirietako lineak eta lagungarri izango da portuaren lehiakortasuna eta konkektibitatea hobetzeko eta inguruneko udalerrien bizi-kalitatea hobetzeko

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta estatuko Administrazioak laster sinatuko duten hitzarmena sinatzeko. Haren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari mandatua ematen zaio eraikuntza-azterketak eta -proiektuak idazteko, obrak kontratatzeko eta gauzatzeko, desjabetzeko espedienteen kudeaketa administratiboan laguntzeko eta obra-zuzendaritzak eta trenbidearen hegoaldeko saihesbideak gauzatzeko behar den edozein zerbitzu mota eskaintzeko.

Lehen egintza administratiboa da bi administrazioek joan den martxoaren 15ean sinatutako protokoloaren ondoren, eta joan den 2017ko maiatzaren 3an EAJ-PNV eta PP talde politikoen artean lortutako akordioaren ondoren “EAJ-PNVren akordioa Espainiako Gobernuarekin 2017rako Estatuko aurrekontu orokorren sostengurako” akordioaren barruan.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartutako hitzarmena Ministro Kontseiluak berretsiko du datorren ekainaren 2an.

Finantzaketa eta epeak

Hitzarmenak bi jarduketa-fase aurreikusten ditu. Lehenengo bat, Serantes-Olabeagako tunelaren obra idaztea eta gauzatzea; eta bigarren bat Barakaldo-Basauri arteko tarteari buruzkoa. 

Lehen fasea: Serantes-Olabeagako tunela 

Hitzarmenak 461 milioi aurreikusten ditu eraikuntza-proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko.

Eraikuntza-proiektuaren erredakzioak 7,26 milioi euroko kostua izango du eta 2019rako egon beharko du prest.

Obrak gauzatzea, kontrol-zerbitzua eta obren zuzendaritza barnean hartuta, 453,75 milioi eurokoa izango da eta 2022. urterako amaituko da.

2. fasea: Barakaldo-Basauri

Hitzarmenak azterketa informatiboaren erredakzioa aurreikusten du. Aurrekontua 3,02 milioi eurokoa da eta 2019rako amaitu beharko da.

Superegitura

Hitzarmenak jasotzen du bi faseetako superegituraren lanen kostea,  84,7 milioi,  estatuko Administrazioak hartuko duela bere gain (Serantes-Olabeaga tunela eta Barakaldo-Basauri arteko bidea).

Martxoko protokoloa Tapiaren eta De la Sernaren artean

Trenbidearen hegoaldeko saihesbidearen proiektuak eta obrak egiteko joan den martxoan sinatutako protokoloaren arabera, Bilboko portua bide-zabalera desberdinetako trenbide-sareekin lotuko duen azpiegitura bat adostu da. Haren helburua Bilboko portuko salgaien joan-etorria erraztea da; izan ere, hark sortu dituen handitzeak eta eskari-igoera direla bide, euskal Y-aren eraikuntzarekin izan daitekeen salgaien igoerarekin batera, beharrezkotzat jotzen da salgaien saihesbide bat, aldirietako lineak trafikoz libratuko dituena. Hortaz, lagungarri izango da portuaren eta Euskadiren lehiakortasuna hobetzeko, eta udalerrien bizi-kalitatea hobetzeko, auzokoek ezorduko orduetan jasan behar dituzten zaratak murriztu egingo baitira, bazterguneek eta trenbide-zabaltzak ezin dutelako jasan salgai-trenen maiztasuna bidaiarien aldirietako lineetako trenek zirkulatzen duten bitartean.