Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei eta profesionalei zuzendutako finantza laguntzako 2017ko programa onartu du (Gobernu Bilera 2017-09-19)

fotoconsejo.jpg

2017.eko irailak 19

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, onartu du Euskadiko enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako finantza-laguntzako urteko programari buruzko dekretua. Programaren helburua da kolektibo horiei banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, haien kapital zirkulatzaileko finantzaketako eta likideziako beharrei erantzuteko. 

Programak joan den 2016ko ekitaldiaren finantza-baldintzei eusten die, eta maileguen interes-tasa gehienez honela finkatuko da: Euroiborra, sei hilabetetara, gehi eragiketaren epearen araberako diferentzial maximo batzuk; % 1 hiru urtetarako eragiketetan, eta % 1,25 bost eta zazpi urtetarako eragiketetan. 

Programa betetzeko, Ogasun eta Ekonomia Sailak bidezko hitzarmenak sinatuko ditu Elkarriko Berme Sozietateekin eta Finantza Erakundeekin. 

Programaren xehetasunak EHAAn emango dira argitara, hurrengo egunetan.