Eusko Jaurlaritzak Elikadura 21 solasaldian parte hartu du elikaduraren etorkizunari buruz

Elikadura21.jpg

2017.eko apirilak 25

Vitoria-Gasteizko Europa Jauregia Elikadura 21 Nazioarteko Solasaldiaren egoitza da apirilaren 26ra arte; elikaduraren etorkizunari eta XXI. mendeko nekazaritzaren erronkei buruzko hitzordua da.

Eusko Jaurlaritzako Landa, Itsasertz eta Elikadura Politiketako zuzendari Ima Basterrak jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu du, Vitoria-Gasteizko udalaren zinegotzia Iñaki Prusillarekin, Ian Scoones ikertzailearekin eta Etxaldeko Alazne Intxausperekin batera.

Bere mintzaldian, Basterrak elikadura nabarmendu nahi izan du Euskadirentzako aukeren lehentasunezko eremu moduan, “enpleguaren sorreran, hazkunde ekonomikoan eta ezagutzan oinarritutako ekonomia baten garapenean egiten duen ekarpenagatik”.

Elikaduraren balio katea Euskadiko BPGaren %10,56 da, eta 96.000 pertsonari ematen die enplegu zuzena.

Eusko Jaurlaritzak abiarazitako RIS3 espezializazio adimendunaren estrategiaren esparruan, azterketa bat egin da Euskadin elikadurak duen irismen eta ekarpen ekonomikoa ezagutzeko, balio katearen kontzeptutik abiatuta, ekoizpen primariotik elikagaien kontsumoraino, tartean egonik eraldaketa, banaketa eta komertzializazioa, baita gastronomia ere.

Famili nekazaritzaren ereduari dagokionez, zeina solasaldian ere landuko den, Irma Basterrak Landa, Itsasertz eta Elikadura Politiketako sailburuordetzak ekonomia asoziatiboaren eta parte hartzailearen inguruan duen interesa adierazi du, eta lurraldeari lotutako nekazaritza ereduak aipatu ditu, hurbilekoak, “zeinak giza garapen iraunkorraren oinarrian egon behar diren, biztanleei eta lurraldeari lotuta, landa ingurunearen ikuspegi integral batetik, ekonomia, ingurumena, gizartea eta kultura kontuan hartuta”, adierazi du.

Elikadura 21 espazioak dagoeneko beste 6 edizio izan ditu aurretik, baina oraingoan lehendabiziko aldiz antolatu dute elkarrekin ICAS Sareak eta Euskadiko EHNE Bizkaia eta Etxalde elkarteek, hainbat euskal erakunderen (Vitoria-Gasteizko udala, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, EHU-UPV) eta Europar Batasunaren babesarekin.

Solasaldia datorren uztailean Via Campesinak egingo duen VII. Nazioarteko Konferentziaren esparruan garatzen ari da, hori ere Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.