Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak 725.000 eurorekin lagunduko du elikaduraren teknologien gaineko ikerketa proiektuak garatzen (Gobernu Bilera 2017-11-28)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 28

Azti Fundazioa ikerketa zentroaren bitartez, haurren obesitatea eta etorkizuneko kontsumitzailearen ohiturak edo premiak ikertuko dira 

Berrikuntza Elikaduraren Balio Katean dimentsio gehiago hartzeko estragia gisa da Gastronomia eta Elikaduraren 2017-2020 Planaren lehentasunetako bat 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak erabaki du Azti zentro teknologikoak elikaduraren teknologien eremuan egingo dituen ikerketa proiektu batzuk finantzatzen laguntzea, guztira 725.000 euro jarrita horretarako. Zehazki, Knowledge and Innovation Comunity (KIC) On Food izeneko proiektu europarra da, bai eta haurren obesitatea prebenitzeko plataforma digital bat eta etorkizuneko elikagaiak garatzeko jakin beharrekoa eskuratu nahian kontsumitzaileen gaineko ikerketak egiteko laborategi berritzaile bat garatzeko landuko direnak ere. 

Laguntza hauek Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimentsurako Ikerketa eta Berrikuntzako Estrategian eta Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako helburu eta lehentasunei erantzuten diete, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila nekazaritzako elikagaien sektoreari laguntzeko garatzen ari den eta berriki abian jarri den Gastronomiaren eta Elikaduraren 2017-2020 Plan Estrategikoan jasotzen den politika erabakigarriaren baitan kokatzen da. Plan Estrategiko horretan berrikuntzan jartzen da arreta berezia, Elikaduraren Balio Katean dimentsio gehiago hartzeko eta datozen urteetan lehentasun estrategikoetako bat izan dadin estrategia den heinean. Planaren helburuetako bat da, gainera, elikaduraren balio kateko agente guztien lehiakortasuna orokorrean hobetzea, berrikuntzaren bitartez, ezagutza berriak sartuz eta agente guztien laguntzarekin. 

Proiektuen laburpena

  • KIC EIT FOOD ekimena: Europak aurrean edukiko dituen erronkei erantzuteko, tartean elikaduraren erronkari, European Institute of Innovation and Technology (EIT) erakundeak definitutako lehentasunen barruan sartzen da. El KIC EIT FOODek «ezagutzaren triangelua»-ren hiru aldeak biltzen ditu: empresak (Enpresa Txiki eta Ertainak ere bai), heziketa erakundeak eta ikerketa zentroak, elkarlanean ari direnak eta beren baitan goi mailako heziketa, enpresak eta ikerketa hartzen dituztenak, ikasleak ekintzaile izatera igarotzeko, ideiak produktu bihurtzeko eta laborategitik kontsumitzailearengana iristeko trantsizioa errazteko. Europako ekimen liderra da, ekintzaileak eta enpresariak ahulduntzen dituena, elikaduraren balio katearen erronketan munduan erreferente diren soluzioak garatzeko eta hazkundea eragiteko eta lanpostu kualifikatuak sortzeko. 
  • Plataforma digital baten garapena, haur eta gazteen obesitatea diagnostikatu eta prebenitzeko eta obesitaterako produktu eta zerbitzuak pertsonalizatzeko. Helburua da haur eta gazte obesoen populazioa ezaugarritzea elikagaien ezaugarri molekular eta sentsorialen ikuspuntutik eta gogoko elikagaien ikuspegitik, kontrola, autokontrola eta prebentzioa ahalbidetuko duen plataforma digital bat garatzeko. Helburua da ezagutza espezifikoa garatzea obesitatearen garapenean eragina duten baldintza nutrizionalen eta askotariko faktoreen gainean, bai eta arrisku taldea kontzientziatuz eta heziz biztanleek dieta eta bizimodu osasungarriekin bat egitea ahalbidetuko duten tresna batzuk garatzea ere. 
  • Consumer Lab. Kontsumitzaileak ikertzeko laborategi berritzaile bat garatzea da helburua, azkenean kontsumitzailea izateko produktu berrien eta erosketa esperientzia berrien sorreraren arrazoia eta kontsumitzen diren elikagaiak erosi eta kontsumitzeko erabakia hartzean eragina duten faktore inkontzienteetan eragiteko. Kontsumitzailearen portaerak ikertzeko azpiegitura aitzindaria da, eta etorkizuneko elikagaiak garatzeko jakin beharreko ezagutzak sortu eta transferitzeko balioko du.