Eusko Jaurlaritzak 70.000 euro bideratuko ditu sasoikako langileentzako aterpetxeak hobetzeko (Gobernu Bilera 2017-05-16)

logoconsejo.jpg

2017.eko maiatzak 16

Gaur egun sasoikako langileentzako 94 ostatu leku daude erregistratuta, 968 pertsonarentzako lekuarekin

Eusko Jaurlaritza Sasoikako Lanaren IV. Plana lantzen ari da, eta Plana 2020ra arte indarrean egongo da

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak, maiatzaren 16an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu du Ekonomia eta Azpiegitura sailburuak eman duen Agindua, zeinaren bidez nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoikako lanetan ari diren pertsonen ostatu lekuak eraiki eta hobetzeko 70.000 euroko diru laguntzak arautzen diren. Gaur egun. mota horretako 94 ostatu leku daude baimenduta eta inskribatuta, guztira 968 lekurekin.

Sasoikako Langileen Arretarako IV. Plan Integrala 2017-2020 aldirako

Gaur egun, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza Sasoikako Langileen Arretarako IV. Plan Integrala lantzen ari da. Uda aurretik definituta egongo da eta 2020ra arte egongo da indarrean.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan Sasoikako Lanaren gaineko Erakundeen arteko Mahaia sortu zenetik eta Sasoikako Langileen Arretarako I. Plan Integrala landu zenetik lortu diren aurrerapenak gora behera,  beharrezkotzat jotzen da ildo horretan lanean jarraitzea, sasoikako langileekin zerikusia duen indarreko araudia garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak eta sasoikako langileen baldintza soziolaboralen eta haiekin batera mugitzen diren adingabeei ematen zaien arretaren etengabeko jarraipenerako beharrezkoak direnak ere ezartzen joateko.

IV. Plan honetan aurrekoan erabilitako oinarrizko eskema bera erabiliko da, zeina, aldi berean, Arartekoak egindako “Arabako sasoikako langileen egoera" izeneko txostenean oinarritzen baita, hiru bloke nagusitan bananduta: 

  1. Kontratazio baldintzen hobekuntzak
  2. Ostatu lekuak
  3. Sasoikako langileekin batera dauden adingabeen arreta

2017ko laguntzen irizpideak 

Laguntza horietaz baliatu ahal izango dira bai pertsona fisikoak bai juridikoak, publikoak nahiz pribatuak, baldin eta sasoikako lana egiten duten pertsonei ostatu emateko higiezinak badituzte. Hauek izango dira 2017ko ekitaldirako laguntzak zehazteko irizpide objektiboak eta beraien haztapena egiteko modua:

- Ostatu lekuaren kokalekua, hainbat zonaldetan dauden aterpetxe premien arabera: 10 puntu 

- Sorburuko kontratazio programaren barruan egotea: 15 puntu. 

- Ostatu emateko erabiliko diren plaza kopurua: 10 puntu. 

- Kostuaren eta plazen arteko erlaziorik onuragarriena: 5 puntu. 

- Nekazaria izatea Titulu Nagusi gisa: 10 puntu. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa da, agindua argitaratzen den egunetik hasita. Laguntza horiek eskatzeko inprimakia www.nasdap.ejgv.euskadi.eus web gunean dago eskuragai.