Eusko Jaurlaritzak 628.000 euro bideratuko ditu literatura argitalpenak sustatzera (Gobernu Bilera 2017-02-21)

logoconsejo.jpg

2017.eko otsailak 21

Euskarazko literatura argitalpenak bultzatzeko 511.800 euro izango dira; gainontzekoa gaztelaniazkoak diruz laguntzeko izango da

Gobernu Kontseiluak bere oniritzia eman dio euskaraz eta gaztelaniazko literatura  argitalpenetarako diru-laguntzetarako dei egiten duen aginduari. Guztira, 626.800 euro onartu dira literaturaren edizioa bultzatzeko, 511.800 euro euskarazko literatura argitalpenak diruz laguntzeko eta 115.000 gaztelaniazko literatura argitalpenak sustatzeko.

Diru-laguntza hauen xedea literatura edizioa sustatzea izanik, 2017an argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko eta gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordainduko da bideratutako diruaren bitartez.

Deialdiak ezartzen dituen baldintzak betetzeaz gain, deialdiaren arabera du “bakarrik hartuko direla argitaletxetzat “2015tik 2016ra gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak”.

Horrez gain, erakunde pribatuei dagokienez, bere gizarte xedearen barruan “argitalpengintza izatea, eta pertsona fisikoentzat jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta izan beharko dute”. Deialdiak ezarri duenez, ez dira emango diru-laguntzak, elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.

Gaztelaniazko literatura argitalpenen modalitatean, pertsona eta entitate eskatzaileek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izan beharko dute. Era berean, eskaera aurkezten duten momentuan hitzeman beharko dute, diru-laguntza jasoz gero “establezimendu egonkor bat izango dutela Euskal Autonomia Erkidegoan”.

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dira modalitate bakar batean edo bietan. Azkenik, eskaerak aurkezteko epea, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu (otsailaren 27 argitaratuko da deialdia) eta hurrengo egunera hasiko da, eta 2017ko martxoaren 31n bukatuko da.