Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eusko Jaurlaritzak 3,4 milio euro bideratuko ditu nekazaritza elikagaien sektorean proiektu berritzaileak sortzeko

jardunaldia.jpg

2017.eko ekainak 27

Gaur, ekainaren 27ko Gobernu Kontseiluan Euskadiko LGPak, Osoa - landa garapen integralaren alde izenekoak, 16. neurrian aurreikusitako Lankidetzarako laguntzen deialdia onartu da.

Deialdi honen bidez 3,4 milioi euro bideratuko dira, nekazaritza elikagaien sektorean kooperazio proiektu berritzailak sustatzeko. Hirugarren urtez jarraian iragarri dira diru laguntza hauek eta guztira 4 milio euro bideratu dira 51 proiektu bultzatzeko.

16. neurriaren asmoa da lankidetzan berrikuntza sustatzea, landa eta itsasertzeko ingurunean eta elikagaien industrian proiektu partekatuak sortuz edo elikaduraren balio kateko hainbat eremu elkar lotzen dituen ekimenen bidez.

Laguntza lerro hauen ezaugarriak eta berezitasunak jakinarazteko, gaur, Informazio Jardunaldi bat egin da, sektoreko eragileekin. Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterola, hasiera eman dio ekitaldiari.

Jardunaldian lankidetzarako laguntzen bitartez finantzatu diren hiru proiekturen esperientzia partekatuko dira: Agrispin proiektu europarra “Ikerketa eta berrikuntza gerturatuz: laguntza zerbitzuen zeregin erabakigarria eta jakintza-trukea”, UAGAk kudeatzen duen “Euskadiko Garagardoaren balio katearen eragitea” proiektua eta ABRAko “Mahastiaren gaixotasunen kudeaketa APPVID aplikazio informatikoaren bidez” proiektua.