Eusko Jaurlaritzak 258.000 euro onartu ditu udal-erakundeen lana laguntzeko irakurzaletasunaren sustapenean (Gobernu Bilera 2017-07-18)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 18

Diru-laguntzak ezingo dira 30.100 eurotik gorakoak izan onuradun bakoitzeko 

Eusko Jaurlaritzak 258.000 euroko partida onetsi du, irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen erabilera sustatzeko. Diru-laguntzak ezingo dira 30.100 eurotik gorakoak izan erakunde onuradun bakoitzeko.         

Deialdi horren bidez, ekonomikoki lagundu nahi zaie liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta toki-erakunde eskudunei edo udal-liburutegi publikoen inguruan funtzioak esleituta dituztenei, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoak badira. 

Deialdian jasotzen da zuzkidura ekonomikoa deialdian ezarritako eskakizun eta baldintzak betetzen dituzten erakunde eskatzaile guztien artean banatuko dela. Diru-laguntza gisa jasoko den kopurua ezingo da izan eskatutako gastuaren zenbatekoaren % 75etik gorakoa, eta ezingo da gainditu, inolaz ere, 30.100 euroko kopurua, erakunde onuradun bakoitzeko.