Eusko Jaurlaritzak Tolosako TOPIC proiektua babestu du Munduko Txontxongiloen Jaialdian
2017.eko irailak 19
Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea Charleville-Mezièresen ospatzen den Munduko Txontxongiloen Jaialdian izan da. Honen helburua arlo honetan gero eta garrantzi gehiago duen Tolosako TOPIC proiektua babestea izan da; izan ere, nazioarteko erreferentzia bilakatzen ari da orain 30 urte jaiotako ekimen hau.
Mundu mailan ospatzen den tankera honetako jaialdirik garrantzitsuena da Charleville-Mezièresekoa. Aurten, nazioarteko eskola nagusiaren egoitza berria aurkeztuko dute, baita Unima (Txontxongiloen arloko Nazioarteko Batasuna) erakundearen egoitza ere.