Eusko Jaurlaritza "Gipuzkoako Urrezko Domina" emateko ekitaldian izan da

20171215_181929.jpg

2017.eko abenduak 15

Aurten, dominaren hartzaileak 1936ko gerra galdu eta gerrosteko errepresioa sufrito zuten gipuzkoarrak dira

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu, Josu Erkoreka, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburu Arantxa Tapia; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburu Iñaki Arriola; eta Hezkuntzako Sailburu Cristina Uriarte, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako "Gipuzkoako Urrezko Domina" emateko ekitaldian izan dira, gaur arratsaldean.   

Aurten, Gipuzkoako bereizgarri gorena eta aitortza eskainiko die Foru Aldundiak 1936ko Estatu Kolpean, ondorengo gerran eta diktadura garaian hildako gipuzkoarrei, espetxeratu zituztenei, erbestea edo konfinamendua jasan zutenei, errepresio sozio-ekonomikoa jasan zutenei, eta beren eskubide sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalak zapalduak izan zituztenei.

Hemendik aurrera, urrezko domina hau Aldundian geldituko da. Foru jauregiaren ohorezko solairuan erakutsiko da, sufritu zutena ondorengo belaunaldiek ezagutu dezaten.