Eusko Jaurlaritza "2017ko Bilboko Ospetsua" izendatzeko ekitaldian izango da

2017.eko abenduak 14

Aurten, gainera, Udalak Guggenheim Museoari “Bilboko Uriko Enbaxadore" titulua eman dio

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, Ogasuna eta Ekonomiako Sailburu Pedro Azpiazu, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillo "2017ko Bilboko Ospetsua" izendatzeko eta "Bilboko Uriko Enbaxadore" titulua emateko ekitaldian izan dira, gaur arratsaldean, Bizkaiko hiriburuko udaletxean.   

Hiriko Alkate Juan María Aburtok banatu ditu “2017ko Bilboko Ospetsu” berriak izendatzeko errekonozimenduak. Ohorezko sari honen bitartez, beren ibilbidean, hiriaren izena hedatzen eta zabaltzen lagundu duten pertsonak edo erakundeak errekonozitzen dira.

Aurtengo sei sarituak izan dira Bizikaisida, HIESaren Kontrako Bizkaiko Herri Batzordea; Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoko Zuzendari ohia; Jon Ortuzar, Euskalduna Jauregiko Zuzendari ohia; María Dolores de Damborenea, mediku bilbotarra eta garrantzi handiko zientzialaria; eta tokiko telebista katea, TeleBilbao.

Aurten, gainera, Udalak Guggenheim Museoari “Bilboko Uriko Enbaxadore" titulua eman dio, mundu osoan, Bilboko eraldaketaren eta etorkizunaren sinbolo kultural eta ekonomikoa delako.