Euskadiko udalekin harremanean herritarrei izapideak aurreztuko dizkien hitzarmena argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak

pantallazo.jpg

2017.eko maiatzak 10

Hitzarmen honen bitartez, erakundeen arteko informazioa, datuak eta on line zerbitzuak trukatzeko plataforma bat hauen esku jartzen da, jada beste administrazio publiko batzuen esku dauden dokumentuak eta ziurtagiriak herritarrek berriro aurkeztu beharrik ez izateko.

Sistema honen bidez, trukatutako informazioaren egiazkotasuneko, osotasuneko, konfidentzialtasuneko, eskuragarritasuneko eta kontserbazioko baldintzak ziurtatzen dira.

2017an, Eusko Jaurlaritzak 37 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu bere administrazio elektronikoan, eta Euskadin informatikako eta telekomunikaziotako zerbitzuak eskaintzen.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) argitaratu du gaur, Euskadiko toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmeneko eredu berria, elkarri informazioko, administrazioko eta kudeaketa elektronikoko zerbitzu eskaintzeko. Aurreko ereduaren aldaketari esker, Euskadiko erakundeen arteko on line erlazioa hobetuko da, administrazio publikoekin herritarrek egin behar dituzten izapideak erraztea duen azken helburuarekin.

Hitzarmen berri honen bitartez, hauxe sinatzen duten euskal udalek sistema elkarreragile berria edukiko dute (informazioa, datuak, zerbitzu elektronikoak, etab.), besteak beste, paperean dauden ziurtagiriak eta egiaztatzeko dokumentuak datuen transmisio elektronikoengatik ordezkatzeko.

Sistema honen bidez, trukatutako informazioaren egiazkotasuneko, osotasuneko, konfidentzialtasuneko, eskuragarritasuneko eta kontserbazioko baldintzak ziurtatzen dira, eta herritarrentzako izugarrizko aurrerapausoa da herri-administrazioekin duten erlazioan. Izan ere, sistema honi esker, jada beste erakunde baten esku dauden izapideak egiteko datuen ziurtagiriak eta dokumentuak eskatu beharrik ez dago.

E- EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

2017an Eusko Jaurlaritzak 6,1 milioi euroko aurrekontua egin du, Euskal Administrazio Publiko Elektronikoan aurrera egiteko. Kontusail hau Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren garrantzitsuena da, Euskadiko informatikako eta telekomunikaziotako zerbitzutan sail honek inbertituko dituen 31 milioi euroekin batera: konfiantzako zerbitzu elektronikoak, sinadura digitala, lizentziak, proba pilotuen laborategi teknologikoak, bideokonferentzia-ekipoak, terminalak, aplikazioak, sistemak, proiektuak, informatikako segurtasuna, zaintza teknologikoa, software askeko bulegoa, informatikako zerbitzuen erabiltzaileei arreta, datu meteorologikoen transmisioa, TETRA sarea, KZGUNEAK, etab.

HERRITARRENTZAKO ONURAK

Herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzen du: Administrazioen arteko lankidetzaren ondorioz.

Administrazioen sistemen artean informazioak trukatzea: Asmoa da herritarrak ez daitezela ibili erakunde batetik bestera, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu behar dituztelako edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu behar dituztelako.

Izapideak eta prozedura administratiboak sinplifikatzea: Administrazioekin izapideak egiteko edo ziurtagiriak eskatzeko aurkeztu beharreko agiri-kopurua murrizten da.

Gardentasuna eta erraztasuna: Herritarrek ez dute jakin beharko administrazioek eskainitako zerbitzuen atzean dagoen barruko tramitazioa; izan ere, orain arte, batzuetan ezinbestekoa zen hori ezagutzea zenbait izapide egiteko.

ADMINISTRAZIOENTZAKO ONURAK

Eraginkortasuna hobetzea: Jardunbide administratiboaren eraginkortasuna areagotuko da lankidetzaren eta kooperazioaren bidez.

Kostuak eta espazioak aurreztea: Paperaren ordez agiri elektronikoak erabilita, paperezko agiriak jaulkitzeak eragindako kostuak murriztuko dira, baita agiriok biltegiratzeko behar den espazioa ere, eta ingurumena zainduko dugu.

Lan-zama arintzea: Truke elektronikoaren bidez datu-zama arintzen da hartzailearen kudeaketa-sistemetan.

Informazioaren kalitatea hobetzea: Hartzaileen kudeaketa-sistemen informazio-zaman gerta daitezkeen akatsak ezabatzen ditu, zama hori bera automatizatu egin baitaiteke.