Euskadiko 34 upategi izan dira Europako ardo eta edarien ProWein nazioarteko azoka nabarmenenean

prowein.jpg

2017.eko martxoak 17

• 2016an zehar, Alemania Euskadiko Jatorri Izendapeneko ardo eta txakolin gehien inportatu duen Europako hirugarren herrialdea izan da.

• Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz ProWeinera joango da, bertaratu diren enpresak babestera, Euskadiko Elikagai Industria Nazioartekotzeko Euskadi Basque Country estrategiaren barruan.

Europako ardo eta edari bizien nazioarteko azokarik garrantzitsuena, ProWein, datorren martxoaren 19an inauguratuko da, igandea, eta hilaren 21era arte luzatuko da, asteartea, Alemaniako Düsseldorf hirian.

Guztira 34 euskal upategi joango dira azokara Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen BASQUE COUNTRY standean, HAZI Fundazioaren lankidetzarekin. Arabako Errioxako 25 upategi dira, 8 Txakolindegi eta Vodka destilategi bat, eta 290 m2-ko gune batean erakutsiko dituzte euren produktuak.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Politikako zuzendari Peli Manterola Alemaniako azokan egongo dira euskal upategien presentziari babesa emateko. ProWeinera elkarrekin joateko aukera Euskadiko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen kanpoko proiekzioa babesteko beste jardueretako bat da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saila elikagaien industria nazioartekotzeko garatzen ari den Euskadi Basque Country estrategiaren barruan.

Alemania, Europako hirugarren merkatua Euskadiko esportazioentzat

Alemania merkatu garrantzitsua da ardo eta txakolinetarako, gure upategiek gehien esportatzen duen Europako hirugarren merkatua baita.

Jatorri Izendapen Babestua (JIB) duten ardoen eskariaren bolumena %6 inguru hazi da, hau da, balioaren ia %5eko igoera, 19.700.000 euro baino gehiagora iritsita. Germaniar herrialdeko hazkunde horretan bereziki nabarmentzen da txakolinaren salmenten igoera.

ProWein, ardo eta edari alkoholdunen nazioarteko azoka

ProWein sendotu egin da ardoen eta edari alkoholdunen Europako azokarik garrantzitsuen eta esanguratsuen moduan, eta mundu osoko ardo eta beste edari alkoholdun batzuen ekoizlerik garrantzitsuenak ditu bere erakusketarien artean. Joan den urtean ferian 59 herrialdetako 6.000 erakusle baino gehiago izan ziren, eta 55.000 bisitari espezializatu baino gehiago hartu zituen.

ProWein gastronomia, ostalaritza, txikizkako zein handizkako komertzio eta elaborazioaren sektoreko bisitari espezializatuentzako azoka bat da. Feria Düsseldorfeko Azoka Esparruan egiten da, 09:00etan ireki eta 18:00etara arte.

2017an ProWeinen Euskadi Basque Country standean egondako enpresak

- Señorio de Arana upategiak
- Varal upategiak eta mahastiak
- Talai Berri txakolina
- Ondalan upategiak
- Garcia de Olano
- Loli Casado upategiak
- Señorío de Las Viñas upategia
- Basmoon Vodka
- Uno txakolina
- Sierra de Toloño
- Astobiza upategia
- Maisulan SL
- Inazio Urruzola txakolina
- Hiruzta upategia
- Doniene Gorrondona - Launa – Pola
- Javier San Pedro Ortega upategiak
- Casalbor Wines&Spirits
- Itsasmendi upategiak (Sarah Selections)
- Tierra upategiak (Sarah Selections)
- Valserrano, La Marquesa upategiak
- Covila upategiak
- Zuazo Gaston
- Bodegas y Viñedos Artadi de Laguardia SA
- Ruiz de Viñaspre upategiak
- Luis Alegre upategiak
- Ostatu
- Medrano Irazu upategiak
- Gañeta txakolina
- Arabako Errioxako Upategien Elkartea (ABRA)
- Murua upategiak
- Estraunza upategiak
- Fernandez de Pierola
- Larchago upategiak
- Aranzabela

Gainera, aurtengo ProWein azokako beste euskal enpresa batzuk dira:

- Araex eta Spanish Fine Wines
- Faustino upategiak
- Valdemar upategiak
- Comercial Artevino y Viñedos, Izadi upategiak
- Cvne
- Eguren Ugarte
- Martinez Bujanda familia
- Muriel Wines
- Viñedos y Bodegas Sierra Cantabria
- Bertha Wines (Frias del Val, Dominio de Berzal eta Beldui txakolina)