Euskadik Wind Europe Azokaren antolakuntzaren lekukoa hartu du

2017.eko azaroak 30

*Wind Europe azokaren itxierako ekitaldian Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Euskadiren energia ezagutzera gonbidatu ditu Amsterdamen bildutako enpresa eta profesionalak.

*Sektoreko 8.000 profesional baino gehiago bildu ditu aurten azokak, eta nazioartean energia berriztagarrien alorreko enpresa handienek hartu dute parte.

*Euskadin zita 2019ko Apirilean izango da, eta dagoeneko hasi dira enpresen izenemateak.

*Euskadi Basque Country markapean euren hoberena erakutsi duten euskal enpresak oso pozik agertu dira azokan Euskadik egiten duen lana eta sektorearen sendotasuna azpimarratu direlako Amsterdamen.

Wind Europe Azokak partehartzaile ugari bildu dituen afariarekin eman nahi izan dio itxiera aurtengo edizioari, nahiz eta oraindik gaur ere azoka bisitatzeko aukerarik badagoen. Afarian, Giles Dickson Wind Europeko CEOak hurrengo edizioa Bilbon izango dela esan du eta bertaratutako guztiak energiaren esparruan lan azpimarratzeko moduko lana egiten ari den herrialdea bisitatzeko gonbitea luzatu die. Arantxa Tapia sailburuak Energia Eolikoari buruzko Europako azokarik garrantzitsuena antolatzeko lekukoa hartu du, eta balioan jarri ditu batetik Euskadin energia berriztagarrien balio kate osoak egiten duen lana, eta bestetik sektoreko enpresa garrantzitsuenetako profesionalak Euskadi ezagutzera gonbidatu ditu. Zita 2019ko Apirilean izango da, BECen egingo da Wind Europe, eta dagoeneko hasi dira erakusketa espazioan parte hartu nahi duten enpresak izena ematen. Gaur bertan sinatuko du Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak Wind Europeko arduradunekin hurrengo ediziorako antolakuntzaren akordioa.