Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadik bertako portuak sustatuko ditu "Boot Düsseldorf" itsas azokan

Düsseldorf_01.JPG

2017.eko urtarrilak 25

  • EKP-k kudeatzen dituen Euskadiko kirol-portuak iparraldeko itsasertzeko portuak biltzen dituen North Marinas elkartearen standean daude.
  • Euskadiko kirol-portuek Europan eta munduan erreferentzia den azoka honetan parte hartzen duten bigarren aldia da.

Aste honetan zabaldu ditu ateak “Boot Düsseldorf” itsas azokak. Europako itsas azokarik handiena da, eta munduko garrantzitsuenetako bat, eta 17 hall eta 220.000 m2-tan 70 herrialde ezberdinetako 1.800 erakusketarik baino gehiagok erakutsiko dizkiete euren produktuak eta berrikuntzak edizio honetan espero diren 240.000 bisitari ingururi.

EKP-k kudeatzen dituen Euskadiko kirol-portuek Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako kirol-portuekin partekatzen dute standa Iberiar Penintsulako iparraldeko itsasertzeko aisiako nabigazioa eta portuak sustatzeko. Portu horiek North Marinas elkartean batuta daude, eta bere produktu izarra belaontzian egiteko Donejakue Bidea da (“Sailtheway”).

Hurbileko beste portu batzuek ere, La Rochellek eta Compagnie des Ports du Morbihan enpresak ere (azken hau Morbihaneko Kontseilu Nagusiko enpresa publikoa) badute standa Boot azokan. Düsseldorf itsas azokak aukera bikainak eskaintzen ditu, eta Euskadiko ordezkaritzak bertako portuak sustatu nahi ditu ostiraletik, hilaren 27tik, igandera, hilaren 29ra, bitartean.

Geldialdia egiteko portuak

Euskadik bertako portuak helmugako portu moduan sustatzen ditu, baina baita ibilbide luzeetan geldialdia egiteko portu moduan ere. Euskadiko portuetako azpiegiturei eta eskaintzen diren zerbitzuen kalitateari esker, Euskadi aukera erakargarria da distantzia luzeko ibilbideetan geldialdia egiteko, bai eta kabotaje-nabigaziorako ere. 

Donejakue bidea itsasoz

Iaz eman zion Santiagoko katedralak North Marinas elkarteari itsasoko Donejakue Bidea abian jarri eta hedatzeko eta Donejakue egiaztagiria lortzeko baimena.  Donejakue Bidea egiteko modu hori orain arteko hirurei batu zaie: oinezkoari, zaldizkoari eta bizikletaz egiten denari.

Itsasoko Donejakue egiaztagiria lortzeko gutxienez 100 itsas mila egin behar dira belaontzian. Donejakue egiaztagiria Santiagoko erromesaren bulegoak ematen du erromesaldia egin dela ziurtatzeko, eta, horretarako, egindako bidean behar bezala zigilatutako erromes-txartela entregatu behar da. Itsasoko erromes-txartela North Marinas elkartearen portuetan zigilatuko da.

DATUAK:

Boot Düsseldorf 2017.

Datak: 2017ko urtarrilaren 21etik 29ra.

Tokia: Messe Düsseldorf.

Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara

Sarreren prezio normala: 17€-tik  23€-ra

www.boat-duesseldorf.com

 

48. edizioa. Boot 2017

Erakusketaren azalera: 220.000 m2

Hall kop.: 17

Erakusketari kop.: 1.813

Herrialde erakusketari kop.: 70

Itsasontzi kop.: 1.800

 

Stand North Marinas – EKP:             13 A 44 Halla