Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak hizkuntza gutxituen erronkez gaur egungo gizartean hitz egin du Bruselan

NPLD1.jpg

2017.eko azaroak 10

Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) sareak eta Centre Maurits Coppietersek antolatutako hizkuntza gutxituen inguruko hitzaldi batean parte hartu du, Bruselan. ‘Hizkuntza gutxituen erronkak gaur egungo gizarte konplexuetan” izan da mintzaldiaren izenburua, eta horretan hiru ardatz nagusien inguruan hitz egin dute: mugikortasunak eta immigrazioak hizkuntza gutxituentzat duten eragina; hizkuntzen rola ekonomiarentzako pizgarri gisa; eta hizkuntzaren eta hezkuntzaren arteko lotura.