Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argitalpen-data: 2017/03/30

Emakume gazteek, gizon gazteekin alderatuta, lana lortzeko itxaropen handiagoa dute

Baina lana duten emakumeen artean, lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arrisku handiagoa antzematen da, gizon landun gazteen artean baino

GEBren logoaGazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira 2016 txostena argitaratu berri du Euskadiko gazteen egungo egoeraren pertzepzioa eta epe laburreko etorkizunerako aurreikuspenak ezagutzeko. Bertan begi bistakoak dira emakume eta gizonen pertzepzioen arteko aldeak.

  • Epe laburrean emakumeek lana lortzeko aurreikuspen hobeak dituzte: lana bilatzen ari diren emakume gazteen % 74k urtebeteko epean lana lortuko dutela uste dute. Gizonen artean, ostera, % 64k.
  • Dena den, lanean dabiltzan emakumeek lana galtzeko edo lan baldintzak okertzeko arrisku handiagoa antzematen dute. Izan ere, haien artean % 45ek uste du urtebeteko epean lana galdu edo lan baldintzak okertuko direla, gizonen artean, aldiz % 38k.
  • Emantzipazioari dagokionez, emakumeak gizonak baino egoera hobean daude. Urtebetean ezin izango direla emantzipatu nahi izan arren edo beren kontura bizi diren arren gogoz kontra gurasoen etxera itzuli beharko dutenen portzentajeak handiagoak dira gizon gazteen artean emakume gazteen artean baino.
  • Azkenik, emakumeek gizonek baino konfiantza handiagoa dute gazteek oro har dituzten gaitasunetan, bai eta etorkizunarekiko konfiantza handiagoa dute.

Aurrera begira: gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak

Nahi izanez gero txostena osoa eta emaitzen bilakaera kontsulta daitezke sexu, adin eta lurralde historikoka banatuta.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa