ELKARGI S.G.R.-rekin birfidantzamendu-hitzarmena eta hitzarmen osagarria berritzea onetsi du Gobernu-Kontseiluak (Gobernu Bilera 2017-07-11)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 11

ELKARGI S.G.R.-rekin birfidantzamendu-hitzarmena eta hitzarmen osagarria berritzea onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak, 2017an garatuko diren eragiketa finantzarioengatik. 

Lehenengo kasuan, birfidantzamendu-hitzarmenaren helburua da euskal enpresa txikietarako eta ertainetarako epe luzerako finantzaketa-aukera erraztea eta finantzaketaren kostua gutxitzea. 

Bere aldetik, hitzarmen osagarriaren helburua da CERSAk ELKARGIri lagatako birfidantzamendua osatzea “Ete-entzako eta ekintzaileentzako abalen programa 2017” gauzatzeko sinatutako kontratuaren bidez.