Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Egurraren III Astean lankidetza, basoen osasuna eta baso-lanetan lan arriskuen prebentzioa eztabaidatuko dira

cabecera_baskegur-1024x488.jpg

2017.eko urriak 18

Baskegurrek, Euskadiko Egurraren Basogintza Sektoreko Elkarteak, Egurraren III Astea antolatu du. Urriaren 23tik 29ra arte ekintza ugari garatuko dira Euskadiko toki desberdinetan.

Egitarauaren barne, sektorearen parte hartzera irekitako bi jardunaldi eskeiniko dira. Urriaren 24an, asteartea, “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko proiektu estrategikoak" lemapean, sektoreko elkarte nagusiak bilduko dira euren arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartuko du Donostiako Kursaalean izango den jardunaldi honetan.

Urriaren 26an, osteguna, Neikerrekin batera ospatuko da "Baso-osasunaren inguruko jardunaldiak", UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera emango dio ekitaldiari non, nazioarteko mailako txostengile nabarmenek euren esperientziak partekatuko dituzte eta gure basoen egoera ezagutzeko aukera eskainiko digute.

Jardunaldietakoren batera hurbildu nahian, izen emate e-mail bat idatz behar da hurrengo helbidera: info@baskegur.org

Bi jardunaldi hauez gain, Egurraren III Asteko egitarauak jasotzen ditu tailerrak, auzkezpenak, baso-lanetan lan arriskuak prebenitzeko ekintzak eta Gordexolan urriaren 29an egingo den baso-azoka.

Egitaraua osoa ikusi

Egurraren III Asteko Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundien babesaz eratu da.