Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Argitalpen-data: 2017/06/13

Donostialdeko Paisaiaren Katalogoaren aurkezpena

2016ko otsailaren 12an, dokumentuaren hasierako proposamena eta dokumentua idatzi zuen taldea aurkeztu genizkien idazleen taldeari, eragindako administrazioei, Unesco Katedrari, lantalde teknikoari eta talde interesdunei, lan hori egiteko beraien lankidetza eskatuta.

2017ko ekainaren 6an eragile horien artean Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako egoitzan izandako bilera batean landutako dokumentua aurkeztu genuen. Dokumentu hori Donostialdeko LPP aldatzeko oinarritzat jotzen da, paisaiaren zehaztapenei dagokienez. Informazio teknikoa Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzaren web-orrian dago eskuragarri.