Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Carrefour-ek "Bertako Produktuak" kanpaina ospatzen du 68 euskal enpresen partehartzearekin

carrefour_oroz.JPG

2017.eko uztailak 26

Carrefour-ek bertako produktuak bultzatzeko egiten duen kanpainan 300 erreferentzia inguru presente egongo dira.

Carrefour-ek “Bertako Produktuak” kanpaina ospatzen du abuztuaren 10a arte; eta hor parte hartzen dute bertako 68 enpresak, eskualdeko 357 produktu erreferentziekin. Ekitaldian Bittor Oroz Izagirrek parte hartu du, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagein Politikako sailburuordeak. Nabarmendu duenez "kanpaina hau lehen sektore profesional, lehiakor eta estrategikoaren aldeko apostuaren parte da. Honelako ekintzak ekarpen garrantzitsua dira Euskadiko elikadura sektorearen garapen, sustapen eta merkaturatzearentzat".

Carrefour-ek eskualdeko enpresatan landutako produktu sorta zabal batekin lan egiten du, eta horiekin bere dendak hornitzen ditu bertako aukera ezberdinekin. Haien artean topa ditzakegu Eusko Labelaren zigilua duten produktuak: (Agiñako gildak, tomateak, euskal txahala, Lumagorri oilaskoa, Baseriko arrautzak eta abar.) sagardo naturala, Getariako, Arabako eta Bizkaiko Jatorrizko Izendapeneko txakolina eta Euskal Baserriko produktuak besteak beste.

Carrefour-entzat bertako nekazaritzako elikagaiak oinarrizko pieza dira bere negozio ereduan, izan ere lagundu egiten du bertako produktu sorta zehatz bat eskaintzen bere kateko denda bakoitzean.

Euskadiko produktuei laguntza

Carrefour-ek bere identitate ezaugarrien artean honako hauek ditu besteak beste: bere bezeroei produktu sorta zabal bat eskaintzea, izan nazio enpresa handietako produktuak, edo izan Carrefour presente dagoen kateko eskualdeetako enpresa ertainetako produktuak.

Carrefour-ek honela aitortu egiten ditu PYME lokalen lana, zeinak nabarmendu egiten diren merkatu nazionaleko kalitateagatik. Kanpaina monografiko honen garapenarekin, bertako produktuak sendotu egiten dira hipermerkatuetako aukera sortan.