Bizkaiko sagardo denboraldia bertako sagarreko 110.000 litrokin hasi da

txotx_bizkaia.jpg

2017.eko urtarrilak 18

sagardotegian ospatu den ekitaldian. Andoni Aizpuru kazetaria eta telebistako aurkezlea aurtengo enbaxadorea izan da eta Bizkaiko sagardotegietan dastatuko den sagardoa probatu duen lehenak.

Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 8 artisau-upategiek 110.000 litro sagardo egin dituzte %100a bertako sagarrarekin egindakoa.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola eta Bizkaiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Foru Diputatua, 2017ko Txotx aurkezpenean egon dira, sagardoa egiterako orduan lehengaia, %110a bertako sagarra izan dadin apostua adierazteko.

Izan ere, Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Euskadiko sagardogileek egin duten apostuak ondorioztatu da pasa den astean aurkeztu zen Euskal Sagardo Jatorri Izendapen proiektua berriaren aurkezpenarekin. Jatorrizko Izenpenarekin sagardoa desberdintzea eta babestea lortuko da eta kontsumitzaileari bere erosketa hautuan bertako, kalitatezko produktua bermatuko zaio.