Argitalpen-data: 2017/01/18

Kontsulta ezazu Gazteen Euskal Behatokiaren Bizkaiko Gazteen Panoramika!

Bizkaia Euskadiko lurralde historiko zaharkituena da. 2000 urtean 64 urtetik gorako 100 pertsonako, 125 gazte bazeuden, gaur egun 60 baino ez daude

Bizkaiko gazteei zuzendutako planifikazioan, bai eta programa eta politikak martxan ipintzeko erantzukizuna dutenen informazio beharrei erantzuna emateko, Gazteen Euskal Behatokiak txosten diagnostiko xumea aurkezten du, Bizkaiko gazteen egoera (pdf, 77 kb) aztertzen duena. Honez gain, datu-base interaktiboan lurralde honen informazioa azaltzen da adierazle gehienei dagokienez.

Txostena publikazioan bertan aurkituko duzu; gainerako datuak datu-base interaktiboan ere aurkitu ditzakezu. Jarraian Bizkaia eta Euskadi konparatzen dituen azken datu eskuragarrien laburpena (pdf, 319 kb) duzu.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!