Bingen Zupiria sailburuak Kulturaren Arloko Biltzarrean parte hartu du

Sectorial-Grupo-3000px.jpg

2017.eko uztailak 10

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Kulturaren Arloko Biltzarrean parte hartu du. Estatu mailako batzorde honek kulturaren arloko Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkariak eta Autonomia Erkidegoetakoak biltzen ditu. Prado Museoan izandako bilera batean, honako neurri hauek adostu dira:

  • Birsalmentaren ondorio kaltegarriak saihesteko behar diren arauak eta neurri exekutiboak hartzea, baita kaltetuen interes publikoak zaintzea ere.
  • Interesatutako sektoreekin lan egitea neurri hauen definizioan.
  • Fenomeno honen dimentsioa neurtzeko kontsultak eta ikerketak egitea.
  • Neurri hauen eraginkortasuna tarteka baloratzea interesatutako sektoreekin.

Bestalde, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeritzak Kultura 2020 Plana eta Irakurzaletasuna Bultzatzeko Plana aurkeztu ditu erkidegoetako ordezkarien aurrean.