Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskararen inguruko Uda Ikastaroari hasiera eman dio, Miramar Jauregian

Ikastaroak.jpg

2017.eko uztailak 20

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ‘Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan’ ikastaroari hasiera eman dio gaur goizean. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituen Uda Ikastaroen barnean sustatu dira jardunaldi hauek, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzari esker. Honen helburua euskararen osasuna aztertzea da, eta Euskararen VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabileraren Neurketa hartu dira oinarritzat horretarako.

Guztira, bost hitzaldi eta hiru mahai-inguru izango dira, gaur eta bihar, Miramarren izaten ari diren jardunaldi hauetan. Zupiria sailburuak euskararen inguruko ikerketaren garrantzia nabarmendu du: "Ezinbestekoa dugu euskararen inguruko ikerketa, norabidean asmatzeko. Euskararen errealitatea gure etxeetan, kaleetan, hezkuntza zentroetan edo lantokietan ezagutu egin behar dugu, etorkizunerako estrategiak diseinatzeko. Ezagutza, erabilera, jarrerak, hizkuntza hautua, transmisioa… neurtu beharreko hainbat adierazle daude, eta ez genuke bat ere baztertu beharko asmatu nahi badugu. Horrekin batera, hizkuntza politikak pertsonak izan behar ditu bere oinarrian eraginkorra izateko, eta motibazioa sustatu behar dugu. Euskarak gero eta funtzio gehiago betetzeko balio behar digu".

Hizkuntzaren egoeraz hausnartzeaz gain, ikastaroaren xedeen artean honakoak ere badaude:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea.
  • Euskararen erabileraren bilakaeraz, egoeraz eta norabideaz hausnartzea.
  • Euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.

 

Euskararen egoeraren inguruko gogoeta egiteko arlo ezberdinetako adituak izaten ari dira ikastaroetan, eta iritzi trukaketa sustatuko da. Tartean, antolatuko den mahai-inguruetako batean Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia izango dira.

Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera bultzatutako elkarlanari esker izan da posible aurtengo egitaraua:

2017ko uztailaren 20a

09:00 - 09:15  Dokumentazio banaketa eta hasiera ekitaldia.

09:15 -  10:30 Hitzaldia:  ‘VI. Inkesta Soziolinguistikoen emaitzen haritik tiraka:  euskararen erabileran eragiten duten faktoreak’.

Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna. Eusko Jaurlaritza- HPS (Gasteiz).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabilera eta erabileraren araberako udal-tipologiaren proposamena’.

Olatz  Altuna  Zumeta, proiektu zuzendaria.  Soziolinguistika Klusterra.

12:00 - 12:15 Geldiunea.

12:15 - 13:30 Hitzaldia:  ‘Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka’.

Iñaki  Martinez De Luna  Perez de Arriba, soziolinguista. Soziolinguistika Klusterra.

13:30 – 15:00 Geldiunea.

15:00 - 16:15  Mahai-ingurua:  ‘Euskararen erabileraren aktibazioan,  zer dago gizarte eragileen esku?’

Paul Bilbao, Kontseilua. 

Iker Martinez de Lagos, Topagunea. 

Mertxe Mugika, AEK. 

Garikoitz Goikoetxea (Moderatzailea), kazetaria. Berria

16:15 - 18:00 Mahai-ingurua. ‘Zertan da euskararen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan?’

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

Mikel  Arregi  Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea. Nafarroako Gobernua.

Mathieu  Bergé, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia.

Nerea Azurmendi (moderatzailea), kazetaria. El Diario Vasco.

 

 

2017ko uztailaren 21a

 

09:15 - 10:30   Hitzaldia: ‘Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana’ (‘Euskararen demolinguistika: katalanarekiko antzekotasunak eta dibergentziak’)

Natxo  Sorolla, Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Vitality thresholds in the demography of minority language groups’ (Bizitasun-atalasea hizkuntza minorizatuetako demografian).

Bethan Webb. University of the Highlands and Islands. Scotland

 12:00 - 12:15            Geldiunea.

12:15 - 13:30  Mahai-ingurua.Euskararen erabilera sustatzeko unibertsitatearen begirada’.

Estibalitz  Amorrortu Gómez. Irakaslea  Deustuko Unibertsitatea.

Asier Irizar. Irakaslea. Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI).

Jone Miren Hernandez. Irakaslea.  EHU/UPV.

Ana Urkiza. Irakaslea  Deustuko Unibertsit