Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenaren ospakizunean izan da

Topicb.jpg

2017.eko irailak 06

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Tolosako Ekinbide Etxearen (TEE) 50. urteurrenaren ospakizunean izan da. Ekitaldia Topicen izan da, Tolosako Ekinbide Etxearen azken proiektu handia, eta Titereszenaren egitaraua aurkeztu da.

Tolosako Ekinbide Etxea 1967an sortu zen, kultura herrian sustatzeko asmoz. Topic Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionala da, 3600 metro koadro ditu eta txotxongiloen munduko zabalkuntza, ondarearen kontserbazio, ikerketa, heziketa eta hezkuntzarako erabiltzen den espazioa da.