Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bildu da

Zupiria_ta_Olano.jpg

2017.eko urtarrilak 19

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiarekin bildu da gaur "kulturari eta euskarari lotutako erronka estrategikoei heltzeko". Bien arteko lehen bilera ofiziala izan da Jaurlaritza osatu zenetik, eta "bi esparru horiek elkarlanean sustatzea ahalbidetuko duten oinarriak finkatzeko balio izan du batzarrak".

Sailburuarekin batera, Eusko Jaurlaritzatik Joxean Muñoz Kultura sailburuordea eta Miren Dobaran Hizkuntza Politika sailburuordea izan dira.