Bihar jakingo da nork irabaziko duen Basque Culinary World Price 2017 Mexiko Hirian egingo den ekitaldian

BCWP_1.JPG

2017.eko uztailak 16

  • Eusko Jaurlaritza, Bittor Oroz sailburuordearen eskutik Mexikon da Basque Country estrategiaren parte den sariaren irabazlea nor den jakingo den ekitaldian parte hartzeko
  • Egunotan gainera, besteak beste, Biodibertsibitatearen gaineko Simposium batean parte hartuko du sailburuordeak eta SENASICA erakundean (Nekazaritzako Elikagaien Osasun, Kaltegabetasun eta Kalitateko Zerbitzu Nazionala) eta Erreferentzia Fitosanitarioko Zentro Nazionalean bilerak egingo ditu.

Basque Culinary World Prize 2017 sariaren irabazlea izendatzeko Mexiko Hirian egingo den ekitaldia dela eta, Euskadiko ordezkaritza bat bertan dago ekitaldian parte hartzeko, Eusko  Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz buru duela. Saria Eusko Jaurlaritzak ematen du Basque Culinary Centerren laguntzarekin,  Euskadi Basque Country estrategia integralaren barruan, eta aurtengoa sariaren bigarren edizioa da. Ordezkaritzak bidaia aprobetxatuko du hainbat bisita instituzional egiteko eta nekazaritzako elikagaien hainbat industri ikusteko.

Bihar, astelehena, uztailak 17*, epaimahaia elkartuko da, munduan eragin handiena duten sukaldari eta hainbat diziplinatan aditu diren pertsonak osatuta. Sukaldarien artean daude Joan Roca (Espainia), Gaston Acurio (Peru), Michel Bras (Frantzia), Dominique Crenn (AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia) eta Enrique Olvera (Mexiko), eta adituen artean, berriz, Laura Esquivel, Como agua para chocolate bestsellerraren idazlea; Kirmen Uribe, gehien irakurri eta itzuli den euskarazko idazleetako bat; Cristina Franchini, zuzenbide internazionaleko aditua; Matthew Goldfarb, nekazari organikoa, baserri giroaren soziologoa eta ekoizpen iraunkorreko aditua; eta  Maria Fernanda di Giacobbe, Basque Culinary World Prize sariaren 2016eko edizioko irabazlea.

Ekitaldiaren buru izatea ez ezik, Basque Culinary Centerren Nazioarteko Kontseiluaren bilera eta Xochimilcoko Bioaniztasunaren gaineko Simposimun bat ere egingo dira eta Oroz sailburuordeak ekintza ugariko lan agenda batekin osatu du Mexikoko bisita; esaterako, nekazaritzako elikagaien industriari  lotutako gobernu erakundeekin bilerak eta sektore horretako enpresen bisitak ere egingo ditu. Erakunde horien artean nabarmentzen diraSENASICA erakundea (Nekazaritzako Elikagaien Osasun, Kaltegabetasun eta Kalitateko Zerbitzu Nazionala), Erreferentzia Fitosanitarioko Zentro Nazionala, CENADUC eta CANASA.

Hain zuzen, Mexiko gastronomia latino-amerikarraren aberastasunaren eta ahalmenaren eta sukaldaritza garaikideak dituen erronken adibide bikaina da eta horregatik aukeratu dute ekitaldi hauek bertan egiteko.

10 finalista

Hauek dira Basque Culinary World Prize sariaren finalera heldu diran hamar sukaldariak: Jose Andres (AEB), Ebru Baybara Demir (Turkia); Leonor Espinosa (Kolonbia); Dan Giusti (AEB), David Hertz (AEB), Anthony Myint (AEB), Daniel Patterson & Roy Choi (AEB); Melinda McRostie (Australia / Grezia); Niko Romito (Italia); Ricardo Muñoz Zurita (Mexiko).

*Oharra: Ekitaldia bihar astelehena, Mexikoko 18:00tan izango da, Euskadin, astearteko 01:00a direnean.

Gasteiz, 2017ko uztailaren 16an