Bi orduko 26 ikastaro hobeto eta seguruago saltzeko interneten

mikroenpresa-2.jpg

2017.eko maiatzak 17

  • SPRIren Mikroenpresa Digitala programak ikustera ematen die autonomoei eta mikroenpresei nola erabili tresna digitalak
  • 2017ko katalogoan gai berriak daude, hala nola: bideomarketina, linkedin, Instagram eta datuen babesa, negozio txikiari aplikatuta.
  • Prestakuntza doakoa, trinkoa eta praktikoa da, eta kzgune bat daukan edozein herritan ematen da.
  • 2016an 2.696 profesionalek  hartu zuten parte programa honetan 479 ikastaroren bidez.

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRI-Enpresa garapenerako agentziaren bitartez, bi orduko ikastaro trinkoak eskaintzen dizkie autonomo eta mikroenpresei, ezagutu ditzaten zeintzuk diren internetek eskaintzen dituen tresnak eta, bide horretatik, hobetu ditzaten sarearen bidezko beren salmentak.  Mikroenpresa Digitala Prestakuntza programak konpainia txikien kolektibo horri helarazten dizkio informazio teknologien onurak, eta aukera ematen die beren salmentak hobetzeko eta bezeroekin dituzten harremanak pertsonalizatzeko.

 

Mikroenpresa Digitalaren prestakuntza-eskaintza katalago batean jasota dago. Katalogoa eskura dago spri.eus/euskadinnova atarian, eta bertan labur-labur adierazten da zeintzuk diren negozio txikietan azkar aplika daitezkeen gaiak. Ikastaro hauen artean aipatzekoak dira sare sozialen erabilera eta aprobetxamenduari buruzkoak, esaterako bideomarketina, linkedin eta Instagram besteak beste. 2017rako nobedade horiez gain, badira ikastaro aurreratuak ere, hala nola datuen babesa eta tratamentua, datuen analisia eta erabilera gomendioei buruzkoak..

 

Mikroenpresa Digitala beraizik diseinatuta dago prestakuntza erabat praktikoa,  trinkoa eta doakoa izateko, eta, oro har, ordutegi komertzialetik kanpo egiten da, autonomoek eta mikroenpresek posible izan dezaten parte hartzea. Abantaila bat ere badu: Eusko Jaurlaritzak, udalekin elkarlanean, EAEko hiru lurraldeetan kudeatzen dituen edozein Kzguneetan eman daiteke.

 

Mikroenpresa Digitala Prestakuntzaren 2016ko balantzeak erakusten digu 2.696 profesionalek hartu dutela parte 479 ikastarotan. Eskatzen diren ezagupenei dagokienez, gero eta eskabide handiagoa dute marketin digitaleko tresnek eta tresna horiek negozioan optimizatzeko sistemek; aldiz, sarearen erabilera generiko eta dibulgatzaileek ez daukate hainbesteko eskabiderik. Ondorio horrek erakusten digu kolektiboa helduagoa dela, hobeto ezagutzen dituela aukera digitalak, eta baduela nahikoa irizpide bere helburu komertzialen araberako tresnak aukeratzeko.

 

Autonomo eta mikroenpresentzako arlo digitaleko eskaintza horren osagarri, SPRIk beste jarduera batzuk dauzka martxan, eskura daudenak Enpresa Digitala ekimenaren bidez, hala nola: Barnetegi teknologikoa, Inplantalariak programa, eta aldian behin hiru lurraldeetan egiten diren jardunaldi eta tailer ugariak