berdinK aldizkari berria

Argitalpen-data: 

 

Ongi etorri berdink aldizkarira!!

Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko berdink berdintasunerako aldizkari digitala aurkezten dizuegu. berdink sailaren Berdintasunerako Unitate Administratiboaren ekimena da eta helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna artearen, kulturaren, komunikabideen, kultura ondarearen, kirolaren eta hizkuntza politikaren esparruan hedatzea da.

Aldizkaria sei hilean behin argitaratuko da, eta zenbaki bakoitzean, berdintasunaren kulturarekin lotutako gai baten inguruko edukiak plazaratuko dira. Lehen zenbaki hau azaroaren 25ean –“Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguna”– plazaratu da, eta bortizkeria sinbolikoari buruz hausnartuko dugu.