Basque Know How Fundazioak eta NEIKER-Tecnaliak lankidetza hitzarmena sinatu dute I+G+B proiektuak garatzeko

eneko_atxa_web_azurmendi.jpg

2017.eko ekainak 23

Basque Know How Fundazioak eta NEIKER-Tecnaliak hitzarmen bat sinatu dute gaur, bi erakundeen elkarlanerako, “Basque know how” fundazioa garatzen ari den zereginetan NEIKER TECNALIAren ezagutza, bitartekoak eta langile espezializatuak gehitzeko, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren gakoak aztertu eta martxan jartzeko.

Basque Know How Fundazioko gerente Lorea Uribarrik eta NEIKER-Tecnaliako zuzendari gerente Leire Barañanok gaur izenpetu duten lankidetza hitzarmenaren bitartez, zentro teknologikoak konpromisoa hartzen du “Basque know how” fundazioa garatzen ari den zereginetan NEIKER TECNALIAren ezagutza, bitartekoak eta langile espezializatuak gehitzeko, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren gakoak aztertu eta martxan jartzeko.

NEIKER-Tecnaliaren asmoa da berrikuntza eta transferentzi proiektuetan laguntzea, “Basque know how” fundazioarekin praktika onen elkartrukea egitea, eta lankidetzan aritzea landaren ekoizpen eta osasunaren arloetan, eta NEIKERen beste espezializazio arlo batzuetan ere lankidetzan aritzeko zabalik dago.

Lankidetza proiektua orain dela lau urte ernamuindu zen, hainbat Michelin izar dituen Eneko Atxa sukaldari entzutetsua eta bere konfiantzazko taldea zentro teknologikoarekin harremanetan jarri zirenean, landaketa sistemak hobetzeko tresna berriak bilatzeko, jatetxeari balio erantsia gehitzeko helburuarekin; horretarako, ikerketa gune bat diseinatu zen, bertako ekoizleen lana erakusteko, baina landaketa teknika berriak gehituta. NEIKER nekazaritza ikerketa eta garapeneko zentroak Azurmendiko germoplasma banku edo hazi bankua sortu du Azurmendin, baratzeko hautaketa eta txandakatze lanetan aholkularitza eman du, eta zentroak berak garatutako aldaeren haziak ematen ditu, horien artean patata, tomatea, piperra, etab.

Finean, hitzarmena elikadura balio katearen estrategiaren kasu arrakastatsua da, eta bi erakundeek defendatzen duten garapen iraunkorreko ereduan lagunduko du.

Basque Know How Fundazioa

Basque Know How Fundazioa (BKHF) estatuan zein nazioartean Garapen Eredu Iraunkorra hedatzeko sortu zen, erreferentziatzat hartuta euskal eredua, hau da, “euskal gizarteari eraldaketaren adibide arrakastatsu eta iraunkor moduan aurkeztea ahalbidetu dioten egitasmo, erabaki eta proiektuen multzoa”. BKHFren bokazioa da eredu horren balio kulturalak aztertzeko proiektuetan eta euskal gizarteari etorkizunean eragin diezaioketen gaietan parte hartzea, koordinazioa, berrikuntza, lankidetza eta kontzientziazioa eta sormena bultzatuz. Finean, bere xedea da euskal gizartearen bilakaeran eta errealitate berrietara irekitzen laguntzea. Bere laguntzaileen artean daude Azurmendi jatetxea, Bizkaia Talent, Gorka Izagirre upategia, Eneko Atxa, Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco eta NEIKER-Tecnalia.

NEIKER-Tecnalia

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Erakunde Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita. NEIKER-Tecnaliak konpromisoa du I+G+Bko helburu hauekin: nekazaritzako produkzio sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketako teknologia berriak garatzea eta aplikatzea, eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriaren, bere produktuen eta kontsumitzailearen kalitate eta segurtasun eskakizunak asebetetzea. I+G+Bko proiektuez gain, NEIKER-Tecnaliak ezagutza eta prestakuntzaren transferentzi jarduerak egiten ditu, eta baliabide eta azpiegitura propioak ditu, baita goi mailako kualifikazioa duten langileak ere.