Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Basoko bioekonomia, ekoizpen ekologikoa, ardoaren etorkizun iraunkorra eta gizartearen beharrak tokiko merkatuekiko, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak antolatu dituen EHU/UPVko udako ikastaroetako gai nagusiak

cursos_317.jpg

2017.eko maiatzak 26

EHU/UPVko Udako Ikastaroen XXXVI. Edizioaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak hainbat ikastaro antolatu ditu, bere enpresa publiko HAZI Fundazio, Neiker eta Elikarekin batera. Aldi berean, Tolosako eta Ordiziako udalekin batera, gizarteak tokiko merkatuekiko dituen beharrei buruzko jardunaldi batean parte hartuko dugu.

IKASTAROAK

- Ekainaren 8an, osteguna: Tolosako Topicen “Tokiko merkatuak eta egungo gizarte urbanoaren beharrak” izenburuko ikastaroa emango da. Jardunaldiaren helburuak dira merkatu tradizionalen errealitatea konpartitzea, tokiko garapenaren ikuspegitik, elikaduraren balio katean duten garrantzia nabarmentzea, eta tokiko merkatuak gizarte urbanoaren elikadurako praktikei eta beharrei lotzea.

Ikastaroa lankidetzan antolatu dute Tolosa eta Ordiziako udalek, Landaola Landa Garapenerako Elkarteak, Elika fundazioak, HAZI fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak.

- Ekainaren 15ean, osteguna, eta 16an, ostirala: Donostiako Miramar Jauregian “Basoko bioekonomia Europako hegoaldean: aukerak eta erronkak” ikastaroa garatuko da. Bi jardunaldi horien bitartez, produktu biologikoetan oinarritutako ekonomia zirkularraren osagai nagusiak aurkeztu nahi dira, eta basoaren rola eta basoaren balio kateak; halaber, basoko bioekonomian dauden aukera eta oztopo nagusiak ere bistaratu nahi dira.

Ikastaroaren antolatzaileak dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetza, Neiker-Tecnalia, HAZI Fundazioa, Baskegur eta EFI (European Forest Institut), eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak kofinantzatzen du.

- Ekainaren 26an, astelehena eta 27an, asteartea: Aguraingo Udaletxearen ZabalArte aretoan "Zientzia eta berrikuntza ekoizpen ekologikoan" ikastaroa egingo da. Helburua da Nekazaritza eta Abeltzaintza ekoizpen ekologikoan egin diren aurrerapenak zabaltzea eta gaiari buruzko ezatabaida egitea da.

Ikastaroa Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak eta Neikerrek antolatu dute, Eneek eta SEAE laguntzarekin.

- Uztailaren 5ean, asteazkena: Guardiako Villa Lucia hotelean “Etorkizun iraunkorra ardoaren munduan” ikastaroa izango da. Bertan aztertuko da mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreak bizi duen errealitatea eta aldaketa klimatikoaren ondorioz sektoreak dituen erronka eta aukera berriak, bai merkatuaren eta kontsumoen mailan, bai ekoizpenaren mailan, eta, halaber, erabilera sozial berriak eta sektoreari eta kontsumitzaileei aplikatu beharreko legeria berriak ere aztertuko dira. Horrez gain, ekitaldiaren asmoa da identifikatzea zer aukera berri dituen sektoreak garapenerako, esaterako, produktuaren elementu bereizgarriak baliatuz, faktore endogenoak bultzatuz edo ingurune berrietara hurbilduz.

Ikastaroa Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzak antolatu du, HAZi Fundazioarekin lankidetzan, eta FEADER funtsekin kofinantzatuta dago.