Barbadun ibaiaren ingurua Kultura-Ondasun deklaratzea onartu du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2017-07-26)

fotoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 26

  • Txosten teknikoaren arabera, “ondarearen aldetik balio handiko eremua” da 

Eusko Jaurlaritzak Barbadun ibaiaren ingurua kultura-ondasun deklaratzea onartu du;, monumentu multzoaren kategoria emateko, zehazki. Erabakia Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek hartutako ebazpenaren ondorio da. Teknikariek egindako txostenean Barbadun ibai-arroaren industria-paisaiak historiaren eta kulturaren aldetik duen balioa azpimarratzen da. Txosten horren arabera, multzo honek merezi du kalifikazio hori, adierazitako kategorian, ematea, ondarearen aldetik duen balioa kontuan hartuta. 

Txostenean jartzen duenez, “Barbadun ibaiaren arroak balio handia du ondarearen ikuspegitik, industrializazio handiaren aurretik Euskadiko Kantauri ertzeko haranetan ezarri ziren burdinolen eta erroten adibidea izanik”. Dokumentu horretan beste hau ere jartzen du: “Inguru horretan Erdi Aroko eta Aro Modernoko ekoizpen-elementuak topa daitezke batera eta gainjarrita, hala nola, burdinolak eta errotak, gaur egungo beste elementu batzuekin batera eta meatzaritzari zuzenean lotuta”. 

Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean lau babes-arlo ezartzen dira: ondasun higigarriak, higiezinak, arkeologikoak eta etnografikoak.  Bestalde, arlo horietan, hiru kategoria ezartzen ditu: monumentua, monumentu-multzoa eta kultur gunea. Hala ere, Gobernu Kontseiluak uztailaren 18an onartu zuen Kultura Ondarearen Euskal Legearen aurreproiektuan hainbat berrikuntza daude honen inguruan.  Legebiltzarrean laster eztabaidatu eta adostuko den proposamen berriaren berrikuntzetako bat bertan ezarritako hiru babes-arlo berrietan dago: ondare higiezina, higigarria eta ondare inmateriala. Gainera, hiru esparru horien baitan guztira 13 kategoria jaso dira, horien artean, ondasun higiezinen barruan, kultura-paisaiaren kategoria.  Aurreproiektuak aurrera eginez gero, kultura-paisaia kategoria berri horretan sartuko litzateke Barbadun ibaia.