Astialdi Sareak edo "Gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen" sareak bere premien eta kudeaketa-esperientzien berri eman dio Artolazabal sailburuari

10_05_17_ASTIALDI_SAREA_(2).JPG

2017.eko maiatzak 10

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, gaur goizean, Astialdi Sarearekin edo “Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen” sarearekin bilera egin du, hauen beharrak ezagutzeko eta kudeaketa-esperientziak aztertzeko. Artolazabal sailburuarekin batera, bileran egon dira Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Gazteriako zuzendari Ander Añibarro. Astialdi Sarea erakundearen aldetik, bertan izan dira Luimi Porto, José Alberto Vicente, Amagoia Osinalde eta Mertxe Luengo.