Eusko Jaurlaritza kupoak ezartzea aztertzen ari da alokairuko etxebizitza baterako sarbidea errazteko zailtasunak dituzten kolektiboei eta horien artean gazteei

2017.eko urriak 23

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola elkarrizketatu dute Radio Euskadin

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak azaldu du bere saila une honetan dekretu bat izapidetzen ari dela Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa garatzeko, Etxebizitzari buruzko Euskal Legeak jasotzen dituen “ugarietako bat eta garrantzitsuenetakoa. Radio Euskadiko Boulevard saioan emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, "oso aurreratuta dago" prozesua.

Dekretu horrek etxebizitza baten eskatzaileak bete behar dituen baldintzak ezartzen ditu, besteak beste, antzinatasuna edo errenta famili unitateko kide-kopuruaren arabera, eta ezarritako baldintzak betez gero, alokairu sozialeko etxebizitza eskainiko zaie lehentasunez, eta ezinezkoa bada, prestazio ekonomiko bat merkatu librean alokairuko etxebizitza baterako sarbidea izan dezaten.

Sailburuak azken berri bat iragarri du gainera: Eusko Jaurlaritza lehentasunezko kupo batzuk ezartzeko aukera aztertzen ari da baldintza ekonomikoak eta familiarrak betetzen ez dituzten kolektiboentzat, arazoak dituztenentzat etxebizitza baterako sarbidea izateko, gazteen kasuan, besteak beste.