Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/04/11

Arkautiko Ganadu Enkante Ofiziala

Hurrengo asteburua, apirilak 22 eta 23, Euskadiko Haragi Abelgorriaren Hazleen Elkarteak antolatulako Arkautiko Ganadu Enkante Ofiziala ospatuko da. Ekitaldia Arkautiko Nekazaritza Eskolan egingo da.

Larunbatean inauguratuko da saioa, eta, bertan, enkantean aterako diren animaliak izango dira ikusgai. Halaber, jarduera egitarauaren barruan "Haragi-abelgorriaren Osasun-egitarauak. Ustiapenetako Biosegurtasuna" jardunaldi teknikoa burutuko da Gorka Aduriz, Neiker Tecnaliako Animalien Osasun Arloko Buruaren eskutik.

Igandean, Txaroles, Blonde, Limusin, Piriniotar, Terreña, Salers arrazetakoak eta Ardi Latxa arrazen enkantea gauzatuko da eta Euskal Herriko mendiko zaldien erakusketa eta zozketa egingo dira.