Arantxa Tapia: estatuan energia plangintzarik ez dagoela agerian utzi du Garoña-k

2017.eko abuztuak 01

  • Erabaki zentzundun bakarra zentralaren itxiera zen. Ez zegoen besterik.
  • Eusko Jaurlaritzak Garoña eremuko herrietarako konpentsazio plana eskatu du

Energia Ministerioak Garoñako zentral nuklearra ixteari ekingo diola iragarri ondoren, Eusko Jaurlaritzak adierazi du instituzioek eta euskal gizarteak onar lezakeen erabaki bakarra dela, har litekeen erabaki balarra, alegia, XXI. mendeko energia-politikaren sen ona aintzat hartuta behintzat.

Berri on baten aurrean gaudenez eta aurrerapauso bat eman denez, Eusko Jaurlaritzak agerian utzi nahi du gaurko erabakiak bi galdera azpimarratzen dituela, Euskadik urteak erantzun bat eskatzen jardun duen bitartean.

Lehenik, beharrezkoa da jakitea zein izango den ingurunearen, udalerrien, industria-jardueraren eta enpleguaren etorkizuna Garoñaren inguruan:

Hala, Eusko Jaurlaritzak berriro eskatzen du "Garoñaren eraginpeko udalerritzat" aintzatesteko, Estatuaren aldetik Garoñako ingurunea suspertzeko politika guztiak abian jartzeko, zentrala ixteak populazioan, enpleguan eta abar izan litzakeen ondorio negatiboek konpentsazioren bat ere izan dezaten eremu geografiko horretan bertan.

Bigarrena, funtsezko alderdia eta honaino ekarri gaituen hondoan dagoena:

Eusko Jaurlaritzak energiaren plangintza-gabezia nabaria eta nabarmena antzematen du Espainiako Estatuan.

Zentral nuklearren bizi-zikloak 2023 eta 2028 bitartean agortuko dira eta oraindik nuklearra eta ikatza iturri duten energiaren plangintza alternatiborik ez da ezagutzen.

Izan ere, Garoña izan da plangintza-gabezia horren adibide bat, eta muturreko egoeretan hartu izan dira erabakiak.

Eusko Jaurlaritzaren ustea da, Garoña ixtean, Energia, Industria eta Ingurumen Ministerioek sistema alternatibo eta lehiakor batekin taxutuko dutela premiekin bat datorren plangintza bat.