Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Argitalpen-data: 2017/09/17

Lehendakaria Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan izan da Ekoran

Iñigo Urkullu lehendakaria aurten Ekoran egin den Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festan izan da. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako beste hainbat kide ere izan dira, besteak beste, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltran de Heredia eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San José.

Aurtengo edizioko pregoia Karra Elejalde aktoreak irakurri du. Mahatsa zapaltzeko eta lehenengo muztioa dastatzeko ekitaldi ofizialen aurretik hainbat dantza-talderen saioa ikusi ahal izan da.

Festara Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Arabako Batzar Nagusietako lehendakari Pedro Elosegui, Arabako Errioxako Kuadrillako presidente Joseba Fernández eta Ekorako alkate Joana López ere hurbildu dira. 

Euskadiko ardoen esportazioek 100 milioi euro eman dituzte 2017ko lehen seihilekoan